Albisteak
Irudiak tratatzeko Pinta aplikazioa euskaraz
Pinta irudiak tratatzeko aplikazio txiki bat da. Oraindik garapen-fase goiztiarrean dago, baina itxura ona dauka jadanik.
Librezale berria abian da
Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dugunok webgune berria jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa eguneratu dugu. Irakurri osoa »
Thunderbird 3.1 eta Firefox 3.6.4 kalean dira
Atzo eta gaur artean Mozillaren bi aplikazio nagusienen bertsio berriak ikusi ditugu: batetik pluginak aparteko prozesutan exekutatzen dituen Firefox 3.6.4 eta, bestetik, Thunderbird 3.1, plataformaren eguneraketarekin eta hainbat bug konponduta.
Irakurri osoa »







