Albisteak
CyanogenMod Android Euskaraz
Eguneroko teknologiaren erabilera PCetatik mugikorretara pasatuz joan ahala, konplikatzen doa Librezaleren helburua, erabiltzailearen burujabetasunean oinarritutako helburu guztien gisara.
Firefox OS Euskaraz mantentzen du Librezalek hasieratik epe luzera egindako apustu batean, baina gaur sakelako gailuetan Androidak dira nagusi eta bide horretatik ere bagabiltza.
Firefox 37k zifratze oportunista dakar
Webgune baten helbidearen hasieran http:// ordez https:// ikusten baduzu, zure ordenagailuaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioa zifratu egingo dela esan nahi du eta komunikazio hori entzun dezakeen inork zail xamar izango du edukia ezagutzea. Baina horretarako zerbitzaria behar bezala konfiguratu beharra dago domeinura lotuta doan ziurtagiri batekin, eta ez da beti erabiltzen.
Inkscape berria (0.91 bertsioa) prest dago, azkenik
Inkscape irudiak marrazteko aplikazio libre bat da, Adobe Illustrator eta CorelDraw aplikazioen parekoa. Ikonoak, logoak eta, oro har, irudi digital bektorialak sortzeko erabiltzen da. Hona hemen bertsio berriaren ohar guztiak.