XLIFF formatua
Librezale.eustik
Ezaugarriak
XLIFF formatua (XML Localisation Interchange File Format) itzulpen-memoriak trukatzeko erabiltzen den formatua da. Zenbait software enpresa handik (Novell, Oracle, Sun, IBM...) sustatutako formatua da. XLIFF OASIS barruan sartuta dago. XLIFFek hizkuntza ezberdinetan dauden testu-zatiak gordetzen ditu XML formatuan, gero berrerabili ahal izateko itzulpen berriak egiten direnean.
Formatua
XLIFFen formatua TMX formatuan inspiratuta dago. Etiketarik garrantzitsuenak hurrengoak dira:
- <trans-unit> (translation unit) -> itzulpen-unitate bakoitza gordetzen du, hizkuntza bietarako
- <source> -> sorburu edo jatorrizko hizkuntzan dagoen testua gordetzen du
- <target> -> helburu-hizkuntzan dagoen testua gordetzen du
- <alt-trans> -> beste hizkuntza batzuetarako itzulpenak gordetzen ditu
Adibidea
XLIFFaren oinarrizko unitatea hau da:
<trans-unit id='hi'> <source>Hello world</source> <target>Bonjour le monde</target> <alt-trans> <target xml:lang='eu'>Kaixo mundua</target> </alt-trans> </trans-unit>
Zein aplikaziorekin erabil daiteke
Hurrengo aplikazioek XLIFF formatua balia dezakete: