Lokalize

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Lokalize (KBabel izeneko aplikazioaren ordezkoa dena) KDE mahaigain-ingurunearen lokalizazio-tresna da. Aplikazio hau PO formatuko fitxategiak lokalizatzeko erabil daiteke. KDEn erabiltzeko prestatuta dago gehien bat, baina Gnomen eta Windowsen ere erabil daiteke.

KBabel ez bezala, Lokalize ezin da euskaraz erabili, ez baitago oraindik euskarara itzulita osorik. Lokalize bera itzultzen lagundu nahi baduzu, jo KDEuskaraz proiektuaren gunera.

Aplikazioa instalatzeko, erabili apt-get install lokalize edo pareko komandoa (GNU/Linux sistemetan). Windowsen instalatzeko, hemen daude argibideak.