Hilabetekoa

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Hilabeteko proiektua

Hilabeteko proiektua Librezalek software-aplikazioak euskaratzea sustatzeko eta jende gehiago lan horretara erakartzeko sortu duen ekimen bat da. Hilabetean behin, posible denean, aplikazio bat proposatzen dugu eta nahi duen orok haren itzulpenean parte har dezan sustatzen dugu.

Gaur egun asko erraztu da itzulpen-plataformetan itzulpenak elkarlanean egitea, eta ez da beharrezkoa ezagutza teknikorik edukitzea zeregin horretarako. Hori dela-eta, mota askotako jendeak har dezake parte itzulpenetan.

Nola parte hartu

Hilean behin, Librezaleren webgunean argitaratuko da hilabete horretako proiektuari buruzko informazioa eta nola ekin behar zaion itzulpenari. Gehienetan itzulpenaren arduradun bat izaten da Librezale taldearen barruan, eta gainerako lankideen lana koordinatzen du.

Itzulpenerako Aholkuak

  • Hobe Firefox erabiltzen baduzu Xuxen zuzentzailea instalatuta duzula, honek akatsak ekiditen lagunduko zaitu.
  • Instalatu Euskalbar ere Firefoxen, honek hainbat hiztegietan kontsultatzea ahalbidetuko dizu. Lehenetsita batzuk datoz, baina hiztegi eta bilaketa gehiago aktibatu ditzakezu ezarpenetan.
  • Librezaleren Estilo-liburua ere lagungarria izango zaizu.
  • Zalantzarik baduzu galdetu gure posta zerrendan edo Telegram taldean

Ikusi ere