Albisteak
OmegaT 3.1.0 argitaratu dute
OmegaT itzulpenak egiteko OLI tresna bat da. Itzulpenean zehar, itzulgai den testuaren itzulpen-memoria bat gordetzen du, eta aurretik egindako beste itzulpen batzuen memoriak erabili ditzake erreferentzia gisa. Itzulpen-memoriak oso erabilgarriak izan daitezke itzuli beharreko testuak antzeko atalak dituzten errepikapen asko baldin baditu.
Irakurri osoa »
Firefox 30, urratsez urrats aurrera
Aurreko bertsioak ekarritako aldaketei ohitzeko denborarik eman gabe kaleratu da jada Firefox nabigatzailearen 30. bertsioa Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileetarako.