Badaukagu Androiderako teklatu libre eta euskaldun bat behingoz! AnySoft Keyboard. Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz, jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde, teklatu hauetako askok pribatutasunaren aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batera igo ohi dutelako. Horri konponbidea jartzea erabaki dugu, eta Anysoft Keyboard teklatu librea hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu: (gehiago…)
Aplikazio libreak euskaraz‘’ kategoriaren artxiboa
AnySoft Keyboard euskaraz kalean
2017-02-20Deialdia: Abenduaren 6an Librezale Durangoko Azokan
2016-11-24Zer: Librezale eta hilabeteko proiektuaren aurkezpena, eta ask.libreoffice.org gunearen itzulpen maratoia.
Noiz: 2016ko abenduaren 6an, goizeko 11:00 eta 13:00 bitartean (Egitarau osoa).
Non: Durangoko Azokako Kabi@ aretoan (Nola iritsi).
Zer ekarri behar da: Hobe nork bere ordenagailua badakar. Wi-Fia dago.
Aurretik zer prestatu: Hobe Firefox eta honentzako Xuxen eta Euskalbar gehigarriak instalatuta badituzu, eta Transifex guneko Askbot proiektuan Basque taldean izena aurrez ematen baduzu. Bestela bertan egin dezakezu ere.
Ezin naiz Durangora hurbildu, baina parte hartu nahi dut: Aurkezpena streaming bidez zuzenean emitituko dugu labur.eus/lzda (LibreZale Durangoko Azoka) helbidean. Etxetik itzultzera animatzen bazara, zalantzak Telegram taldearen bitartez argituko ditugu.
Animatu zaitez, behar zaitugu! (Gainera pegata oso esklusibo bat oparituko dizugu)
WordPress 4.6 kalean!
2016-08-24Prest dago jada WordPress-en 4.6 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!
“Pepper” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza.
Deskargatu, probatu eta erabili WordPress! (gehiago…)