Tutoriala: nola instalatu aplikazio bat euskaratzeko hizkuntza-fitxategia

Aplikazio bat euskaratu ondoren, askotan berehala erabili nahi izaten dugu euskarazko bertsioa. Itzultzaileak berak ere itzulpena nola geratu den ikusteko beharra du, akatsak zuzentzeko.

Tutorial honetan euskarazko bertsioa momentuan erabili ahal izateko urratsak azaltzen dira, PO fitxategien bidez euskaratzen diren aplikazioetarako eta GNU/Linux sistemen kasurako.

Tutorial hau jarraitzeko gettext instalatuta eduki behar da. Honela instalatu (administratzaile modura edo sudo erabilita):

apt-get install gettext

Demagun GNOMEren gedit aplikazioaren euskaratzean aldaketak egon direla eta azken eguneko euskaratze hori erabili nahi dugula. Hasteko, deskargatu PO fitxategia dagokion lekutik eta gorde mahaigainean:

http://l10n.gnome.org/POT/gedit.master/gedit.master.eu.po

Ondoren, bihurtu MO formatura eta gedit.mo izena eman:

msgfmt /home/erabiltzailea/Mahaigaina/gedit.master.eu.po -o /home/erabiltzailea/Mahaigaina/gedit.mo

Oharra: ordezkatu “erabiltzailea” hitza zure erabiltzailearekin.

Amaitzeko, kopiatu fitxategia bere lekura:

cp /home/erabiltzailea/Mahaigaina/gedit.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/gedit.mo

Azken bi urrats hauek urrats bakarrean egin daitezke:

msgfmt /home/erabiltzailea/Mahaigaina/gedit.master.eu.po -o /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/gedit.mo

Tutorial osoago bat hemen kontsulta daiteke.

2 iruzkin

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>