Piwik web analitiken softwarea euskaratuta

Piwik kode irekiko web analitiken softwarea da, Google Analytics zerbitzuaren alternatiba librea, nolabait. Argitaratu berri den 0.5.5 bertsiotik aurrera, gainera, euskaraz ere erabil dezakegu.

Piwik deskargatu eta zerbitzarian instala daiteke webguneen bisitarien inguruko datu estatistikoak eskuratzeko: bilaketa-motorrak, erabilitako gako-hitzak, bisitatutako orrialdeak, bisitarien jatorria, …

Piwik instalatzeko beharrezkoa da zerbitzariak PHP eta MySQL euskarria izatea. Estatistikak jaso nahi diren orrietan, bestalde, aplikazioak berak ematen duen JavaScript etiketa bat txertatu behar da.

Deskargatu eta gozatu !!

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>