Zer da Librezale?

Librezale.eustik
(Zer da librezale?(e)tik birzuzenduta)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Librezale-logoa2018.png

Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi duen denbora eskainiz. Librezalen parte hartu nahi izanez gero, begiratu gure webguneko Parte hartu nahi duzu? atala.

Printzipioak

Jatorri eta ikuskera askotako lagunak ari gara Librezalen, baina denok ere oinarrizko printzipio batzuk jarraitzen ditugu (2020ko biltzarrean onartuak):

  1. Software librea eta euskara taldearen ardatzak dira, software mota hori gure izaerarekin bat datorrelako eta euskalgintzan laguntzen duelako.
  2. Taldearen autonomia bermatzea. Horretarako, diru-laguntzarik ez eskatzea (instituzio zein enpresa handienak) printzipioetako bat da, gure jarduna ez lotzea inoiz diru-laguntzei.
  3. Giza eskubideekiko konpromisoa (Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna), genero berdintasuna, inor ez diskriminatzea...
  4. Software librearen 4 askatasunak sustatzea:
    1. helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea,
    2. aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea)
    3. kopiatu ahal izatea
    4. hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
  5. Orokorrean, IKT libreak bultzatzea: estandar irekiak (hardwarea, softwarea, protokoloak...), lizentzia libreak dituzten edukiak, burujabetza teknologikoa.

Librezale sarea

Printzipio hauekin bat datozen bi talde desberdin existitzen dira gaur egun: Librezale, 2003an sortua, eta Hezkuntzan Librezale (HeL), 2017an sortua. Talde bakoitzak bere biltzar propioa du, guztiz autonomoa da, izaera eta lehentasun desberdinak ditu, baina gorago azaldutako printzipioekin bat datoz biak.

Librezale talde orokorra, batez ere sormenarekin eta komunikazioarekin lotutako lanetan aritzen da: softwarea euskaratu edo horretan dabiltzan beste batzuk lagundu, informatikaz euskaraz hitz egingo duen komunitatea sortu, software librearen erabiltzaileok elkar lagundu, dokumentazioa sortu eta euskaratu, estandar irekien eta eduki libreen garapena sustatu eta abar.

Hezkuntzan Librezale (HeL) taldeak hezkuntzaren esparruan eragitea du lehentasun, euskal hezkuntza komunitateetan software librearen erabilera hedatzeko informazioa zabalduz, elkar lagunduz, tresnak probatuz, jardunaldiak antolatuz eta abar.

Informazio gehiago

Ikus, gainera

Kontaktua