Zergatik software librea
Librezale.eus(e)tik
- Librezalek informatika euskalduna bultzatzen du.
- Euskara hizkuntza murriztua da.
- Software enpresek, beste enpresek bezala, etekinak ateratzeko egiten dute lan.
- Euskarazko erabiltzaile-multzoa txikia da eta gehienetan enpresei ez die merezi beraien programen euskarazko bertsio bat ateratzea.
- Jabedun softwarea enpresak bakarrik euskaratu dezake.
- Software libreak nahieran moldatzeko askatasuna ematen du eta horregatik edonork (kaleko jendeak barne) euskaratu dezake.
- Beraz, Librezalek, bere helburuak lortzeko, software librearen alde egiten du apustua.
Eta aurrekoaz gain:
- Zientzia guztiona da.
- Ez da onargarria teknologia gutxi batzuen esku egotea.
- Solidaritatearen eredu da soft librea.
- Elkarlana bultzatzen du.