DTD formatua

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ezaugarriak

DTD formatua (Document Type Definition) ez da berez lokalizaziora espezifikoki zuzendutako formatu bat. Helburu orokorragoak betetzeko sortu zen. Hala ere, zenbait aplikaziok, eta bereziki Mozillari lotutakoek, lokalizazioak bideratzeko erabiltzen dute.

Formatua

DTD fitxategiak testu arruntekoak dira. Lokalizatu beharreko kate bakoitza lerro batean dator, <!ENTITY> etiketa baten barruan. Etiketa horietako bakoitzean kateari dagokion identifikatzailea ageri da ezkerrean, eta katea bera kakotx artean bilduta, eskuinean.

Iruzkinak sar daitezke <!-- Iruzkina --> notazioa erabilita.

Adibidea

Lokalizaziorako prestatutako DTD fitxategi batek hurrengo itxura dauka (ingelesezko jatorrizko bertsioa):

<!-- About -->
<!ENTITY aboutDialog.title      "About &brandFullName;">
<!ENTITY copyright              "Credits">
<!ENTITY copyright.accesskey    "C">
<!ENTITY aboutVersion           "version">

Euskarara lokalizatutako bertsioak hurrengo itxura dauka:

<!-- About -->
<!ENTITY aboutDialog.title      "&brandFullName;-(e)i buruz">
<!ENTITY copyright              "Kredituak">
<!ENTITY copyright.accesskey    "C">
<!ENTITY aboutVersion           "bertsioa">

Zein aplikaziorekin itzul daiteke

  • Zuzenean testu-editore batekin, adibidez Gedit edo Kate (GNU/Linuxen) edo Notepad++ Windowsen
  • DTD formatuko fitxategiak PO formatura bihur daitezke Translate Toolkit erabiliz, moz2po agindua erabiliz. Gero PO fitxategia lokalizatzeko dagoen edozein tresna erabil daiteke. Amaitzeko po2moz aginduak berriro DTD formatura bihurtzen ditu fitxategiak.