2010-11-13 batzarreko akta

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Arrasaten, 2010eko azaroaren 13an.

Bilera ospatu aurretik 2010-11-13_gai_ordena gai ordena bat prestatu genuen.

Bilerara etorriak

Asier (Assar), Julen, Ander Elortondo, Mikel Iturbe, Ibon Igartua, Gorka Azkarate, Txopi, Mikel (Hey_neken), Ibon Idoiaga.

Moderatzaile rola esleitu

Anderrek moderatzaile lana eta akta hartuko du.

Erabakiak eta aktak

  • Nola hartuko diren erabakiak erabaki. Biltzarrean bertan? Posta zerrendarako, gerorako, utzi? Adostasuna behar? Gehiengoa?

Erabakiak orain arte bezala adostasunez lortuko direla espero da eta bertan erabakitakoak aurrera ateratzen saiatuko gara.

Ostalaria

  • Ostalari berriaren bilaketa
  • Migrazioa
  • Erabaki (edo posta zerrendarako utzi azken hitza)

Hey_neken proposamen landu batekin etorri zaigu:

  • Mundurat proiektuak abenduan utziko gaitu.
  • Bertan zeuden ekimen asko irtenbideak topatu dituzte, beste hainbat bertan behera geldituko dira eta azkenik irratiak eta Librezale eskakizun bereziak behar dituen makina behar dutenak gelditzen dira.
  • Irratiekin hitz egin da. Irratiekin proiektu bateratu bat egiteko aukera dago, datorren astean lotu daitekeena, migrazioetarako epe egokia baliabidetuz.
  • Proiektu berria ez da izango mundurat2, behar bereziengatik batu gaituen proiektu bat baizik. Ez zaio oraingoz izenik jarriko.
  • OVHn makina bat hartuko genuke Arraio, Koska eta Zintzilik irratiekin batera. Baliteke proiektura beste talde konkretu bat batzea ere.
  • Teknikoki oso egokia dela ikusten da eta kostea guztien artean 600€ urtean.
  • Migrazioaren lanik handiena posta zerrendak emango du, eta posta-zerrenda beste toki batean ostatzea (sindominio...) aztertu den arren, zerbitzarian bertan izatea hobetsi da.
  • Proposamenetan zegoen posta zerrenden batzea onartu da. Mozilla posta-zerrendako hartzaileei mezu bat bidaliko zaie, Librezale posta-zerrendako kide izatera pasa direla adieraziz. Posta-zerrendako kideek baja eman al izango dute, gaur egun egin dezaketen bezala.
  • Zerbitzariaren inguruko posta-zerrenda teknikoa sortzea erabaki da.
  • Zerbitzarien backup sistemez hitz egin da.
  • Proiektu berri horrek izen berria beharko lukeela, iritzia eman du Txopik.
  • Proiektu hau aho batez onartu da.

Dirua

  • Dirua nola kudeatu. Kontu korrontea zabalduko?
  • Diruaren kargu egingo den eta ostalaria eta domeinua bere izenean edukiko dituen pertsona arduraduna
  • Kamisetak
  • Saretik bidaltzen diren diru-emaitzak onartu? (Esaterako Firefox gehigarriak egiten dituzten batzuk onartzen dituzten legez)
  • Erabaki (edo posta zerrendarako utzi azken hitza)

Anderrek kontu korronte bat zabalduko du, bazkari ostean edan ez ditugun 15 eurorekin.

Hey_neken eta Ander izango dira ahaldunak.

Kontu korronteak ez du helbideratzerik onartuko eta ordainketa guztiak transferentzia bidez egingo dira.

Wikiko orri babestu bat sortuko da, Librezale babestu nahi duen edonork dirua non sartu jakin dezan.

Librezalekook gutxienez 10€ko urteko kuota ordaintzeko konpromisoa hartzen dugu ostalaritza eta domeinu kosteak estali asmoz.

Txopik hitzaldiengatik jaso dituen diruak Librezalera bideratzeko konpromisoa berretsi du. Plas, plas, plas.

Pi lokalizatzeko beharra ikusi da. Faltan bota dugu bera, maila pertsonalean eta proiektuko kide gisa. Domeinuaren kudeaketa berak darama eta berarekin egon beharra dago.

Kamisetak Zarautzen egitea erabaki da. Librezale egun pasa bat antolatuko da Zarautzen, egun horretan kamisetak egingo ditugu eta hainbat proposamen mahaigaineratu dira:

  • Hitzaldi edo jardunaldiak ondorengo gaiekin: Xuxen 4, Euskararen egoera interneten, Software librea eta euskara
  • Programak nola euskaratu (Virtaal, OmegaT)...
  • Install party bat

Egun hau udaberrian eta eguraldi onaz egitea erabaki da. (Hey_neken eguraldi ona eta Euskal Herria bateragarriak ote diren jarri du zalantzan)

Kamisetaren diseinua lantzeko Ibairekin egon behar da.

Kamiseta aukerak aztertzeko Julen arduratuko da.

Ez dira kamisetak salgai jarriko, nahi duenak etortzea dauka Zarauzko ekitaldira (Patxik jarriko omen dio izen egokia)

Bakoitzak nahi beste egin eta ordainduko ditu.

Posta zerrendan antolatuko da Zarautzeko eguna.

Proiektuen koordinazioa informazioa

Proiektuen berrantolaketa bat egitea erabaki da, software libre euskaldunaren gaikako katalogoa sortuz, euskaratzen hasi nahi duenak software euskaldunaren erreferentzi bat izan dezan. Librezalek koordinatutako proiektuen balorazio eta arduradunak bakarrik egingo ditugu. Bestelako proiektuetan nondik/nork kudeatzen duen adieraziko da.

Asierrek hartuko du ardura hau.

Itzulpen memoriak eta bestelako hainbat informazio ditugu wikian. Hauek eskuragarri egon daitezen wikiko nolabaiteko aurkibidea egitea erabaki da. Orri nagusian aurkibidea eskuragarri ezarriko da.

Mikel eta Asier prest agertu dira hori lantzeko.

Proiektuak

Proiektuak banan-banan errepasatu ditugu eta proiektu bakoitzeko arduradunak azalpenak eman ditu eta egin beharreko aldaketak wikira pasako direla esan da.

Blogaren eta #librezale-ren mantentzea

Bloga gehiago erabiltzeko proposamena egin da. Software libre edo euskararen inguruko artikulu interesgarriak idazteko erabiliz. Blogak jendea erakartzen badu, Librezale zabaldu eta indartzeko balio dezakeelakoan.

Estilo-liburua amaitzea

Egindako lana errepasatu da. Asko luzatu da bilera liburuaren eskema lantzen, bazkaltzeko etenaldia egin da. Bazkal ondoren eskema orrazten gelditu dira. Mikel arduratuko da landu dugun eskema wikira pasatzen. Ondoren artikuluak egingo ditugu eskema honen gainean.

Proposamenak

  • Posta-zerrendak batzea: Onartua.
  • Itzulpen talde ezberdin arteko koordinazioa (taldeen arteko posta-zerrenda nagusi bat): Posta zerrenda eta Librezale erabat irekiak dira. Zerrenda berri bati ez zaio onurarik ikusten, joera bateratzera da.
  • GNU/Linux erabiltzaile euskaldunentzako web eta foro baten sorrera: Jadanik badago funtzio hori ondo bete duen foroa, beharbada ez zaio marketinik egin eta Euskal Herrian zehar antolatzen diren ikastaroetan foro honen berri eman beharko litzateke.