bideoa‘’ etiketadun bidalketak

OBS Studio euskaraz

2016-07-05

OBSLogoNew80OBS Studio (Open Broadcaster Software) bideo-kapturak,  grabazioak eta zuzeneko transmisioak (streaming) egiteko kode irekiko aplikazioa da. Besteak beste sarrera hauek onartzen ditu: pantailaren bideo-kaptura, web-kamera, bideo-kamera, multimedia-fitxategia, irudia, testua, mikrofono,  jack eta audio-irteera.

Aplikazio interesgarria eta erabilerraza besteak beste bideo-tutorialak grabatzeko edo aurkezpenen transmisioak egiteko.

Librea da eta Linux, Windows eta Mac-erako bertsioak ditu

Informazio gehiago blog honetan

OpenShot-en bertsio berria kaleratu dute

2010-07-26

OpenShot aplikazioak gero eta jarraitzaile gehiago dauzka bideoak editatzeko tresna gisa. Pasa den astean bere garatzaile nagusia den Jonathan Thomas-ek OpenShot-en bertsio handi berria iragarri zuen, hain zuzen 1.2.2 bertsioa.
(gehiago…)

Librezalek OpenShot bideo-editorea euskaratu du

2010-07-22

OpenShot GNU/Linuxerako bideo-editore ez-lineala da. Azken bertsio egonkorra 2010eko urtarrilean argitaratutako 1.0 da.
(gehiago…)