[Librezale] Proposamena - #Tutorialak

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Eka 23, 16:43:21, CEST 2021


Kaixo Librezale,


taldeari “negozio lerro” berri bat zabaltzeko proposatzera natorkizue:
*#Tutorialak*.

Orain arte, Librezale taldea batez ere software libre aplikazioen
lokalizazioengatik ezaguna izan da. Software librea behar dugu, eta SL
euskaraz egon dadin lan egin izan du taldeak.

Baina ni bezalako batzuek askotan software librea erabiltzeko
*#tutorialak* ere behar ditugu, eta noiz edo noiz tutorialak euskaraz
egotea nahiko genuke.

Bestalde, hezkuntza munduan software librea pixkanaka-pixkanaka sartzeko
lan egiteko asmoa baldin badago, alde batetik softwarea euskaraz
lokalizatuta egotea behar da, eta horretan ibili da taldea hemezortzi
urtez, baina aldi berean euskaraz erabil daitekeen software horri lotuta
tutorialak ere euskaraz egotea komeni.

Euskaraz dauden tutorialak hainbat blogetan-eta, sakabanatuta daude:
Alex Gabilondoren blogean[1], esate baterako, edo bakar batzuk
Peertuben[2], edo EHUren zerbitzari batean, edo web.archive.org
horretan[3]...


*PROPOSATZEN DUT*

* Librezale taldeak   >> *#Tutorialak behar ditugu*  <<  kanpaina
abiaraztea.

Aspaldiko “Software librea behar dugu” haren estilokoa. Librezale
taldeak publizitate kanpaina moduko zerbait antola lezake, “Zergatik
Firefox?”[4] hura gogoan, edo 2020ko
“KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak” beste hura... Tutorialak euskaraz
behar ditugula lau haizetara zabaldu beharko. Ea baten bat animatzen ote
den.

Agian Librezale taldera hurbildu diren eta lokalizazioekin “ausartzen”
ez diren batzuk, #tutorialak egiten animatuko dira. Agian, irakasle
batzuek ikasleak horrelako tutorialak egiten jarriko dituzte... Jakingo
duzue: unibertsitateko hamaika irakasle hasi dira, dagoeneko, beren
ikasleak euskarazko Wikipedian argitaratzera animatzen. Eta bigarren
hezkuntzako irakasle batzuk ere hasi dira beren ikasleak Wikipedian eta
Txikipedian editatzera animatzen... (Ni ere ibiltzen nintzen...)[5][6].

* Librezale *BLOGean*:

Bloga kanpainaren berri emateko erabil liteke, eta geroago, tutorial
batzuk argitaratzeko ere bai.


* Librezale *WIKIan*:

Wikian, software librearen inguruko tutorial bat dagoeneko argitaratua
topatuko bagenu, esteka wikiaren dagokion orrialdean, jarriko genuke.
(Adibide bezala Librezale wikiaren orrialde honetan egin nuen antzera[7]).

Bestalde, nik wikiko orrialde guztietan == Tutorialak == izeneko atal
bat gehituko nuke. Beheko aldean betiere. (Lokalizazioari buruzko
argibideekin batera, eta horien guztien azpian).

Tutorialaren egileak bideo formatua hobetsiz gero, agian Librezale
taldeak Peertube instantzia bat eta laguntza tekniko pixka bat eskaini
beharko luke[8], beste batzuek txatean iradoki duzuen legez, eta gero,
taldeak egindako lanari blogean eta sare sozialetan hauspotu. (Gai
potoloa Peertube instantziarena; aurrez aurreko hurrengo batzarrerako
proposatua)[8].

Azkenik, wikiaren azalean[9] nik Tutorialak izeneko esteka handi bat
gehituko nuke, eskuinean eta behean, eta esteka horrek honelako orrialde
batera bideratuko luke[10] (Tutorialak aurkezteko Proba orri bat sortu
dut, zirriborro bat. Taldearen onespenaren zain).


*Kategoriak*. Wikian hiruzpalau kategoria gehitu ahal ditugu orrialde
guztietan. Ez zait kategoria-izen laburragorik bururatzen, (ea zuei).
Honelako zerbait kopiatuko nuke wiki-orrialde bakoitzaren azpiko aldean:

[[Kategoria:Badago tutorialik, baina gehiago behar]] (euskaraz, jakina!)

[[Kategoria:Ez dago tutorialik, behar ditugu]]

[[Kategoria:Aplikazio oso intuitiboa. Tutorialen behar handirik ez]]


* *Sare sozialetan*

Bururatzen zaidan traolik xinpleena *#Tutorialak* da. Singularrean
jarriz gero, auzoko hizkuntzekin interferentziak.


Ea zer iruditzen zaizuen proposamen multzoa, zuek esan.

__

Gorka Azk.

[1] https://alexgabi.blogspot.com/

[2] https://labur.eus/KdenliveBideoTutorialak

[3] https://web.archive.org/web/20090928075211/http://ehux.ehu.es/bideoak/

[4] https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox

[5] https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikipediako_Hezkuntza_Programa

[6] https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikiproiektuak

[7] https://librezale.eus/wiki/Kdenlive

[8] https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda

[9] https://librezale.eus/wiki/Azala

[10] https://librezale.eus/wiki/Lankide:Gorkaazk/ProbaOrria_Tutorialak


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210623/6df00678/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: gorkaazkarate.vcf
Mota: text/x-vcard
Tamaina: 284 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210623/6df00678/attachment.vcf>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago