Zergatik Firefox

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Kanpainaren helburua

Kanpaina honen helburua euskaldunak Firefox erabiltzera animatzea da.

Nabigatzaile libreago bat, euskaraz, erraz erabiltzeko modukoa behar baduzu, zergatik ez lehenetsi Firefox?

https://www.mozilla.org/eu/firefox/

Publikoa

Hainbat maila teknikotako euskaldunak

Testuingurua

Chrome da nabigatzaile erabiliena gaur egun, kanpaina nagusiki Chrome eta Firefox nabigatzaileen arteko ezberdintasunetan zentratu daiteke, baina Edge nabigatzailea ere asko erabiltzen da (Windowesen lehenetsia), baita Androiden nabigatzaile lehenetsia (Chrome oinarria duena) eta Safari (Mac OS X eta iOS sistematan lehenetsia).

Firefox ez da nabigatzaile lehenetsia inon, eta berau erabiltzeko erabaki konsziente bat behar da, beraz pisuzko arrazoiak eman behar dira, gehien bat jende arruntak ulertzeko modukoak baina agian baita erabiltzaile teknikoagoak ulertzeko modukoak.

Komiki bat ingelesez: Contra Chrome. (PDF bertsioa ere esku-eskura).
Komiki bera frantsesez: Contra Chrome.
Eta Nafarroa Garaiko funtzio publikoan sartzeko asmoa baduzu, badakizu alemanak puntu gehiago ematen dituela Lingua Navarrorum honek baino:
Komiki bera alemanez: Contra Chrome.

Firefox erabiltzeko arrazoiak

Euskara

  • Euskaraz dago.
  • Euskarazko zuzentzailea erraz txertatu daiteke. (Xuxen gehigarria)
  • Euskalbar gehigarria, dozenaka hiztegi eskura, Elhuyar hiztegiak, Euskaltzaindiaren hiztegia, Euskalterm, Orotarikoa... Hiztegi guztiak esku-eskura klik pare bat eginda.
  • Lehen hitza euskaraz gehigarria. Interneten webgune elebidun edo eleaniztunetan euskara lehenesteko, Interneteko estatistiketan euskaldun agertzeko.

Kalitatea

Pribatutasuna

Plataforma anizkuna da

  • Windows, Mac OSX, Linux, Android eta iOS

Gehigarriak

  • Firefoxek milaka gehigarri itzel dauzka. Software librearen komunitatearen gogokoena delako, ziur aski. (Ikus beherago).

Esate baterako, Firefoxekin nahiko erraz saihets daiteke webgune gehienetako gehiegizko publizitatea. Ziur aski, Adblock Plus, uBlock Origin eta Adguard dira publizitatea saihesteko gehigarririk ezagunenak. Firefoxek gehigarri horiei erraztasunak ematen dien bitartean, beste nabigatzaile batzuek ez horrenbeste.

Bide beretik, cookieak saihesteko dozenaka gehigarri instalatu daitezke Firefox nabigatzailean, edo cookieak onartzeko baina berehalakoan ezabatzeko. Nola saihetsi cookie horiek Firefox gehigarriekin

Argudio batzuk elkartuta Librezale blogean argitaratu zen artikulua

Argudio batzuk elkartuta Librezale blogean argitaratu zen artikulua. (Mila esker, Txopi!).

Publizitatea egiteko asmotan, ideia pare bat

Txirrita eta Saiburu


Google Chrome abila dela.png Google Chrome nabigatzaileak zure datuak biltzen omen ditu.

Firefox gehigarriak

Chrome erabiltzen duzun bakoitzean, gorosti bat ximeltzen da Iratiko basoan.
Firefox erabiltzeak zure bizitza argituko du.

Firefox erabiltzeko arrazoietako bat bere gehigarriak dira. Ehunka gehigarri interesgarri topa ditzakegu. Mozilla Firefox software librea denez, programatzaile askok lan egiten dute gehigarri berriak sortzen eta daudenak hobetzen.

Txopik Telegram taldean esan zuen: "(...) Firefoxen plugin interesgarriak zerrendatu genitzake, bere jatorria eta onurak azaldu, non erabil daitezkeen gogoratu (mugikorretan oso gutxi erabiltzen da!) eta abar".

Itzulpenak egiteko lagungarriak, edo euskaraz sarean ibiltzekoak
Gehigarria Zertarako Oharrak
Xuxen Zuzentzaile automatikoa. Firefox dela medio edozein orritan editatuz gero, --wiki batean, e-posta zerbitzu batean, blog batean--, gorriz azpimarratuko dizkizu euskaraz gutxi erabili diren hitzak (akats ortografikoa dutelako, euskaraz onargarriak ez direlako, beste hizkuntzetakoak direlako... Gorriz markatutako hitzaren gainean eskuineko klik eta onargarri izan daitezkeen antzeko hitzak erakutsiko dizkizu
Euskalbar Hamaika hiztegi klik batean ES > EU lehenetsita dator EU > ES; EU > EN / EN > EU; EU > FR / FR > EU... Euskalterm, corpusak, esamoldeak...
Datraolat Twitter bezalako tokietan traolaren ( # ) edo a bilduaren ostean atzizkiak lasaiago eransteko "@Librezale-k erabiltzen du" idazten genuen lehen; Datraolatekin: @Librezalek ez ditu gidoiak erabiltzeko beharrik.
Lehen hitza euskaraz Webgune eleanitzetan euskara lehenesteko Web nabigatzaile askok euskara ez den beste hizkuntza batera bideratzen gaituzte automatikoki.


Pribatutasuna babesteko, spam saihesteko
Gehigarria Zertarako Oharrak
NoScript Security Suit
uBlock Origin
HTTPS everywhere
Self-destruction cookies
Random Agent Spoofer
AdBlock Plus
Webmail Ad Blocker web posta zabalduenetan publizitatea ezabatzen du
Lightbeam


Multimedia
Gehigarria Zertarako Oharrak
Video DownloadHelper Bideoak, audioak-eta deskargatzeko Deskargak asko errazten ditu
...
...


Web garapena
Gehigarria Zertarako Oharrak
Measurelt
Web developer
Screengrab (fix version)


SEO
Gehigarria Zertarako Oharrak
SeoQuake
YSlow (Zaharkitua)
...


Telegram taldean aipatu diren beste gehigarri batzuk

Mundu akademikorako pare bat:

  • Zotero (eta familia guztia)
  • Google Scholar Button

Besterik:

  • Bandcamp Volume, Bandcampi bolumen kontrola gehitzeko
  • Youtube Plus, Youtuberi opzio gehiago emateko (behin eta berriz erreproduzitu, zinema modua...)
  • LeechBlock, web orrialdeak blokeatzeko eta ez prokrastinatzeko
  • Octotree, Githuben proiektuetako fitxategi zuhaitza erakusteko momentu oro
  • OneTab, fitxa saioak gordetzeko
  • Greasemonkey, erabiltzaile scriptak (.js normalean) kargatzeko
  • Stylish CSS bidez firefoxen/thunderbird eta web orrien itxura aldatzeko
  • Google Shortcuts Google Chromek berarentzat nahiko lukeen gehigarria. Google inperioko zerbitzu guztiak klik batean.
  • Speed Dial Gehien erabiltzen diren laster-markak oso ikusgarri jartzeko aukera eta inportatu/esportatzeko ordenagailu batetik bestera
  • Addictive Typing Lessons: Mekanografia praktikatzeko. Testuak euskaraz deskarga daitezke (begiratu mezu hau).
  • DeskCut: orri baten gainean eskuin-klikari orriaren lasterbidea mahaigainean sortzeko aukera eransten dio.
  • Downthenall: web orriak dituen objektu guztiak, irudiak, musika... denak batera deskargatzeko.
  • EpubReader epub formatuko liburu digitalak irakurtzeko.
  • Forecastfox: Datozen egunetan toki zehatz batean zer eguraldia egingo duen berri ematen digu beheko barran.
  • Irakurle digitala. Euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko testuak irakurtzen ditu (TTS).
  • Right Inbox: Gmaileko mezuen bidalketa programatzeko.
  • S3 Google Translator web orrien testu zatiak edo web osoak itzultzeko tresna.
  • Save link: web orrien estekak laster-marketan gorde beharrean fitxategi moduan gordetzeko. Fitxategian klikatzean web orria irekitzen da.

Firefox euskaraz dago eta gehigarri edo hedapen asko dauzka, horra hemen zerrendatxo bat.

Firefoxen fork, adarkatze edo aldaera batzuk ere euskaraz daude, ez denak, eta fork edo adarkatze horietan Firefoxeko gehigarri gehienak berdin-berdin instala eta erabil daitezke.

Gehigarriak edo hedapenak banan-banan aztertzeko, egin klik goiko tresna-barran puzzle pieza txikian, edo bestela, goiko menu barran, Tresnak > Hedapenak eta itxurak.

Ezinbestekoak

  • Euskaldunontzat, ezinbestekoak: Xuxen (zuzentzaile automatikoa), Euskalbar (hiztegiak klik batean), Lehen Hitza Euskaraz (webgune elianiztunetan euskara hobesteko), #Datraolat (sare sozialetan @ (a bildua) edo # (traol) horiekin markatzen diren hitzei atzizkiak problemarik gabe eransteko)...
Itzulpenak egiteko lagungarriak, edo euskaraz sarean ibiltzekoak
Gehigarria Zertarako Oharrak
Xuxen Zuzentzaile automatikoa. Firefox dela medio edozein orritan editatuz gero, --wiki batean, e-posta zerbitzu batean, blog batean--, gorriz azpimarratuko dizkizu euskaraz gutxi erabili diren hitzak (akats ortografikoa dutelako, euskaraz onargarriak ez direlako, beste hizkuntzetakoak direlako... Gorriz markatutako hitzaren gainean eskuineko klik eta onargarri izan daitezkeen antzeko hitzak erakutsiko dizkizu
Euskalbar Hamaika hiztegi klik batean ES > EU lehenetsita dator EU > ES; EU > EN / EN > EU; EU > FR / FR > EU... Euskalterm, corpusak, esamoldeak...
Datraolat Mastodon, Matrix edo Delta Chat bezalako tokietan traolaren ( # ) edo a bilduaren ostean atzizkiak lasaiago eransteko "@Librezale-k erabiltzen du" idazten genuen lehen; Datraolatekin: @Librezalek ez ditu gidoiak erabiltzeko beharrik.
Lehen hitza euskaraz Webgune eleanitzetan euskara lehenesteko Web nabigatzaile askok euskara ez den beste hizkuntza batera bideratzen gaituzte automatikoki.

Librezale batzuek gomendatutakoak

Zertarako Gehigarriaren izena Iruzkina Tresna barran ainguratzeko modukoa?
Zuzentzaile ortografiko automatikoa Xuxen Nabigatzailea erabili bitartean testuak editatzen baditugu, gorriz markatuko dizkigu hiztegietan ez dauden hitzak, eta urdinez hobesteko aldaerak iradokitzeko Ez
Hiztegietara azkar jotzeko Euskalbar Euskaltzaindiaren Hiztegia, Elhuyar, Orotarikoa, Euskalterm, hainbat corpus... ES > EU; EU > ES, FR > EU; EU > FR; EU > EN; EN > EU... Bai
Publizitatea saihesteko Ghostery Tracker & Ad Blocker – Privacy AdBlock
Ez
Publizitatea saihesteko Sponsor Block for YouTube – Skip sponsorships
Ez
Publizitatea saihesteko AdBlocker for YouTube
Ez
Publizitatea saihesteko Adblocker for YouTube Badaude bat baino gehiago izen berbera edo antzekoarekin bat baino gehiago
Ez
Publizitatea saihesteko Adblock for Youtube™
Ez
Pribatutasuna Privacy Badger
Ez
Publizitatea saihesteko uBlock Origin
Ez
Publizitatea saihesteko AdBlocker Ultimate
Ez
Pribatutasuna Disconnect Aztarnarien kontrako babesa (tracker = aztarnari)
Ez
Publizitatea saihesteko AdGuard AdBlocker
Ez
Publizitatea saihesteko AdBlock Plus – rree ad blocker
Ez
Pribatutasuna Consent-O-Matic KONFIGURATU! Cookieak baztertzeko. Esan ezetz cookiei denbora galdu gabe
Ez
Segurtasuna Leech Block NG Erabiltzaileak bere buruari webgune batzuk blokeatzeko
Ez
Pribatutasuna Cookie AutoDelete
Ez
Pribatutasuna DuckDuckGo Privacy Essentials
Ez
Segurtasuna Smart HTTPS
Ez
Segurtasuna HTTPS by default
Ez
Pribatutasuna I still don’t care about cookies
Ez
Bilatzailea Qwandt Search engine and tracker blocker
Askotan erabiliz gero, bai
Bilatzailea eBook Search
Askotan erabiliz gero, bai
Bilatzailea Search – Searx
Askotan erabiliz gero, bai
Bilatzailea SearXNG - Privacy Search Engine
Askotan erabiliz gero, bai
Beste Clear Cache
Bai
Beste Emoji
Bai
Beste GNOME Shell integrazioa
Ez
Denboraren kudeaketa TOMATO clock 25, 15, 5 minutuko atzekoz aurrerako tenporizadoreak (amaitzeko zenbat minutu falta diren erakusten du)
Bai
Beste Lehen hitza euskaraz Euskara ere eskaintzen duten webguneetan euskara lehenesteko
Ez
Beste Datraolat #traolak, #hastagak, idazterakoan atzizkiak itsatsita idazteko aukera ematen du
Bai
Itzultzeko DeepL – itzulpenak Itzultzaile neuronala, munduko hainbat hizkuntza (euskara ez)
Askotan erabiliz gero, bai
Itzultzeko Itzuli+ Itzultzaile neuronala, auzoko hizkuntzak (Aspaldi honetan EZ DABIL)
(Aspaldi honetan EZ DABIL)
Beste FlagFox URL helbide barran bandera txiki batek erakutsiko du zerbitzaria zein Estatutan dagoen
Ez
Nabigatzailea optimizatzeko Export Tabs URLs Fitxa gehiegi dauzkazu zabalik? Esportatu, esate baterako kalkulu orri batera.
Askotan erabiliz gero, bai
Nabigatzailea optimizatzeko Simple Tab Groups Zure fitxak taldeka antolatzeko leiho desberdinak balira, koloreen laguntzaz
Bai
Nabigatzailea optimizatzeko Firefox Multi-Account Containers Zure fitxak taldeka antolatzeko
Bai
Nabigatzailea optimizatzeko Tree Style Tab Zure fitxak albo batean taldeka antolatzeko zuhaitzaren estiloan
Bai
Nabigatzailea optimizatzeko Sidebery Zure fitxak albo batean taldeka antolatzeko zuhaitzaren estiloan
Bai
Nabigatzailea optimizatzeko Dark Blackground and Light Text Atzeko aldea iluna eta letrak zuri, bista gutxiago nekatzeko
Doiketak askotan eginez gero, bai
Webguneak irakurtzeko Tranquility Reader URL barran agertzen den orritxoan sakatze bezala edo antzekoa
Askotan erabiliz gero, bai
Pasahitzak kudeatzeko KeepassXC Pasahitz guztiak datu base batean ondo sailkatuta eta zifratuta gorde. Gero datu basea zabaltzeko pasahitz generikoa eta nabigatzailearekin sinkronizatu
Askotan erabiliz gero, bai
Bideoak etab deskargatzeko Video DownloadHelper
Askotan erabiliz gero, bai
Bideoak etab deskargatzeko DownThemAll!
Askotan erabiliz gero, bai


Iturriak

@Librezale Telegram taldea

Estrategia

Baliabideak

Hainbat baliabide erabili daitezke:

  • Librezale Webgunean "Zergatik Firefox" edo antzeko mikrogune bat sortu
  • Gizarte sareetan banatzeko moduko mezu argiak, baliabideak (irudiak esaterako).
  • Tabernatan jartzeko moduko kartelak
  • Pegatak

Librezale softwarelibrearen alde.gif

Beherago dauden iturrietatik Firefoxen aldeko argudiorik honenak hau bezalako wiki orri batean elkartu daitezke. Gero, kanpaina argitara eraman beharko

Prentsa idatzia

Firefoxen gehigarri batzuk
Hedabidea Nork argitaratuko du berton Iruzkinak
Argia.eus Taldekide boluntario baten izena hemen
Azkue Fundazioaren Egunkaria Taldekide boluntario baten izena hemen
Berria.eus Taldekide boluntario baten izena hemen
Ikusimakusi.eus Txopi
Izparringia.net "Librezale taldekideen artean hamarretik bederatzik Chrome erabiltzen dutela jakin dugu" estiloko berri bat edo beste idatzi beharko genuke. ("Hamargarrenak, oraindik ere, Internet Explorer gaztelaniaz...")
Sustatu.eus Taldekide boluntario baten izena hemen
ZuZeu.eus Taldekide boluntario baten izena hemen
Beste

Irratia

Euskadi Irratian agian, Irrati libreetan iritzia emateko boluntarioak beharko genituzke.


Ez izan lotsarik...

In english (guztiok ulertzeko ;-)

​---------- Forwarded message ---------
From: Firefox <Mozilla@e.mozilla.org>
Date: 2018 aza. 9, or. (10:09)
Subject: Your privacy = your business
To: ​U
**********************************************
Keep trackers off your trail
**********************************************

You shouldn’t have to explore the web with someone looking over your shoulder, but most websites use tracking technology that doesn’t give you any say in the matter.

Now you can take control. >> Now you can take control

Use Private Browsing (Use Private Browsing) to give online snoopers the boot. And choose what you share, with Firefox privacy extensions.

You can even take your privacy with you. (Firefox Focus for Android) and iOS (Firefox Focus for iOS) makes your digital footprint disappear with a single tap.

It’s a wild web out there - explore it with confidence.

Safe travels, The Firefox Team

P.S. Have questions? >> We have answers.


**********************************************

You can update your email preferences at any time by clicking the link below. >> Modify your preferences.

Mozilla.

331 E. Evelyn Avenue Mountain View CA 94041

Legal >> Legal.

Privacy >> Privacy

Iturriak