<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=windows-1252">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<p><br>
</p>
<div class="moz-signature">Kaixo Librezale,<br>
<br>
<br>
taldeari “negozio lerro” berri bat zabaltzeko proposatzera
natorkizue: <b>#Tutorialak</b>.<br>
<br>
Orain arte, Librezale taldea batez ere software libre aplikazioen
lokalizazioengatik ezaguna izan da. Software librea behar dugu,
eta SL euskaraz egon dadin lan egin izan du taldeak.<br>
<br>
Baina ni bezalako batzuek askotan software librea erabiltzeko <b>#tutorialak</b>
ere behar ditugu, eta noiz edo noiz tutorialak euskaraz egotea
nahiko genuke.<br>
<br>
Bestalde, hezkuntza munduan software librea pixkanaka-pixkanaka
sartzeko lan egiteko asmoa baldin badago, alde batetik softwarea
euskaraz lokalizatuta egotea behar da, eta horretan ibili da
taldea hemezortzi urtez, baina aldi berean euskaraz erabil
daitekeen software horri lotuta tutorialak ere euskaraz egotea
komeni.<br>
<br>
Euskaraz dauden tutorialak hainbat blogetan-eta, sakabanatuta
daude: Alex Gabilondoren blogean[1], esate baterako, edo bakar
batzuk Peertuben[2], edo EHUren zerbitzari batean, edo
web.archive.org horretan[3]...<br>
<br>
<br>
<b>PROPOSATZEN DUT</b><br>
<br>
* Librezale taldeak >> <b>#Tutorialak behar ditugu</b>
<< kanpaina abiaraztea. <br>
</div>
<div class="moz-signature"><br>
</div>
<div class="moz-signature">Aspaldiko “Software librea behar dugu”
haren estilokoa. Librezale taldeak publizitate kanpaina moduko
zerbait antola lezake, “Zergatik Firefox?”[4] hura gogoan, edo
2020ko “KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak” beste hura...
Tutorialak euskaraz behar ditugula lau haizetara zabaldu beharko.
Ea baten bat animatzen ote den.<br>
<br>
Agian Librezale taldera hurbildu diren eta lokalizazioekin
“ausartzen” ez diren batzuk, #tutorialak egiten animatuko dira.
Agian, irakasle batzuek ikasleak horrelako tutorialak egiten
jarriko dituzte... Jakingo duzue: unibertsitateko hamaika irakasle
hasi dira, dagoeneko, beren ikasleak euskarazko Wikipedian
argitaratzera animatzen. Eta bigarren hezkuntzako irakasle batzuk
ere hasi dira beren ikasleak Wikipedian eta Txikipedian editatzera
animatzen... (Ni ere ibiltzen nintzen...)[5][6].<br>
<br>
* Librezale <b>BLOGean</b>:<br>
<br>
Bloga kanpainaren berri emateko erabil liteke, eta geroago,
tutorial batzuk argitaratzeko ere bai.<br>
<br>
<br>
* Librezale <b>WIKIan</b>:<br>
<br>
Wikian, software librearen inguruko tutorial bat dagoeneko
argitaratua topatuko bagenu, esteka wikiaren dagokion orrialdean,
jarriko genuke. (Adibide bezala Librezale wikiaren orrialde
honetan egin nuen antzera[7]).<br>
<br>
Bestalde, nik wikiko orrialde guztietan == Tutorialak == izeneko
atal bat gehituko nuke. Beheko aldean betiere. (Lokalizazioari
buruzko argibideekin batera, eta horien guztien azpian).<br>
<br>
Tutorialaren egileak bideo formatua hobetsiz gero, agian Librezale
taldeak Peertube instantzia bat eta laguntza tekniko pixka bat
eskaini beharko luke[8], beste batzuek txatean iradoki duzuen
legez, eta gero, taldeak egindako lanari blogean eta sare
sozialetan hauspotu. (Gai potoloa Peertube instantziarena; aurrez
aurreko hurrengo batzarrerako proposatua)[8].<br>
<br>
Azkenik, wikiaren azalean[9] nik Tutorialak izeneko esteka handi
bat gehituko nuke, eskuinean eta behean, eta esteka horrek
honelako orrialde batera bideratuko luke[10] (Tutorialak
aurkezteko Proba orri bat sortu dut, zirriborro bat. Taldearen
onespenaren zain).<br>
<br>
<br>
<b>Kategoriak</b>. Wikian hiruzpalau kategoria gehitu ahal ditugu
orrialde guztietan. Ez zait kategoria-izen laburragorik
bururatzen, (ea zuei). Honelako zerbait kopiatuko nuke
wiki-orrialde bakoitzaren azpiko aldean:<br>
<br>
[[Kategoria:Badago tutorialik, baina gehiago behar]] (euskaraz,
jakina!)<br>
<br>
[[Kategoria:Ez dago tutorialik, behar ditugu]] <br>
<br>
[[Kategoria:Aplikazio oso intuitiboa. Tutorialen behar handirik
ez]]<br>
<br>
<br>
* <b>Sare sozialetan</b><br>
<br>
Bururatzen zaidan traolik xinpleena <b>#Tutorialak</b> da.
Singularrean jarriz gero, auzoko hizkuntzekin interferentziak.<br>
<br>
<br>
Ea zer iruditzen zaizuen proposamen multzoa, zuek esan.</div>
<div class="moz-signature"><br>
</div>
<div class="moz-signature">__</div>
<div class="moz-signature"><br>
</div>
<div class="moz-signature">Gorka Azk.<br>
<br>
[1] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://alexgabi.blogspot.com/">https://alexgabi.blogspot.com/</a><br>
<br>
[2] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://labur.eus/KdenliveBideoTutorialak">https://labur.eus/KdenliveBideoTutorialak</a><br>
<br>
[3]
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://web.archive.org/web/20090928075211/http://ehux.ehu.es/bideoak/">https://web.archive.org/web/20090928075211/http://ehux.ehu.es/bideoak/</a><br>
<br>
[4] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox">https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox</a><br>
<br>
[5]
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikipediako_Hezkuntza_Programa">https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikipediako_Hezkuntza_Programa</a><br>
<br>
[6] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikiproiektuak">https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikiproiektuak</a><br>
<br>
[7] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/wiki/Kdenlive">https://librezale.eus/wiki/Kdenlive</a><br>
<br>
[8] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda">https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda</a><br>
<br>
[9] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/wiki/Azala">https://librezale.eus/wiki/Azala</a><br>
<br>
[10]
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/wiki/Lankide:Gorkaazk/ProbaOrria_Tutorialak">https://librezale.eus/wiki/Lankide:Gorkaazk/ProbaOrria_Tutorialak</a><br>
<br>
<br>
</div>
</body>
</html>