[Librezale] Euskararen Ingurne Digitala. Gomendioak 2021-2024

Alex Gabilondo alexgabi a bildua disroot.org
Or, Eka 4, 14:54:31, CEST 2021


Ez nintzen Moodlez ari ("Jan Google mila miloi eulik ezin dira 
nahastu"), software libreaz eta Linuxez ari nintzen.


21/6/4 06:59(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak idatzi 
zuen:
>
> Kaixo:
>
> Ez nintzen izan testu horren sorkuntzan baina kontrakoa errealitateari 
> uko egitea da.  Zergatik hautatu da google? Argi eta garbi, Patxi 
> Lopezek medio gabe martxan jarri zuen abiarazte bikoitzaren arazoak 
> ekiditeko. Klaustroetan zegoen arazo larri bat zen klaseko ordua 
> erdira murrizten zela, ez zelako aparatuak martxan jartzea lortzen eta 
> eskolan ez zegoelako mediorik arazo horri irtenbide bat emateko.
>
> Errealistak izan behar dugu. Arazoak sortzen dituzten proposamenak 
> atzera urratsak izango dira gure librezaletasunean. Migrazio oker 
> batek hurrengo aldaketak eragozten ditu.
>
> Ematen diren urrats guztiak onak izan behar dira bestela multinazional 
> horiek bide denak erabiliko dituzte dena hankaz gora jartzeko.
>
> Pedagogikoki googleren classroom kaka bat da (hala dio HUHEZIKO nire 
> emazteak) baina ez du kale egiten inoiz, beti dabil. Irakasleak klasea 
> eman dezake kaka batekin bada ere eta klaseaz ari da eta ez 
> informatikaz (ulertzen ez duen gaia eta gorroto duena ezjakin jartzen 
> baitio ikasle guztien aurrean).
>
> Analisian argi izan behar ditugu zeintzuk diren erabakiak hartzeko 
> arrazoiak. Moodle mila buelta ematen dio classroom bati, baina 
> badakite txukun jartzen eta konfiguratzen? klaustroak badu horretarako 
> borondaterik?
>
>
> Nire iritzi xumean borondatea eta interesa erakusten dute ikastetxetan 
> jarri beharko genituzke indarrak eta lor dezagun horiek babes ditzala 
> jaurlaritzak. Helburua arrakasta izan behar du ez ezarpen masiboa.
>
> Arrakastarantz bidera ditzagun denak, arrakasta izan dadila bilatzen dena.
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander Elortondo
>
>
>
>
> 21/6/3 20:35(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak 
> idatzi zuen:
>>
>> Gainetik irakurri dut Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune 
>> Digitalean Euskara Sustatzeko batzordeak argitaratutako aholkuak eta 
>> inpresio pobrea eman dit orokorrean eta bereziki hezkuntza alorrean.
>>
>> Hitz politak baina neurri zehatz gutxi eta batzuk nahiko 
>> inkoherenteak, hala nola, animatzea profesionalei (argitaletxeei 
>> ulertzen dut)  sortutako hezkuntza-materialak lizentzia librean 
>> jartzea. 35. orr.
>>
>> Baina penagarriena iruditu zait Hezkuntza komunitateko gailuak 
>> euskaraz konfiguratu atalean (7.2) Linuxen gainean software libre eta 
>> euskaratuta instalatzea errazagoa dela aitortu ondoren horrela dio:
>>
>> "Azpimarratu da erabaki horiek hartzeko garaian, hizkuntza ez dela 
>> izaten irizpide bakarra. Pedagogikoki eskaintzen dituzten aukerek, 
>> erosotasunak eta kudeaketan egon litezkeen zailtasunek pisu handia 
>> izaten dute erabakia hartzeko garaian.
>> Google Suite erabiltzea, esaterako, erraza da erabiltzaileen tzat, 
>> besteak beste, ohituta daudelako hartara, elkarlanerako aukera ona 
>> eskaintzen duelako eta mantenu lanak erosoagoak direlako. Gauza bera 
>> gertatzen da Microsoften tresnekin. Aldiz, *Linuxen gainean lan 
>> egiteko oinarrizko tresnak euskaratuta badaude ere, gehiago behar 
>> dira. Horretaz gain, Linuxen soportea eta mantentze-lana arazo izan 
>> litezke, ikastetxe barruan gaia****kontrolatzen duen jendea egotea 
>> eskatzen duelako*".
>>
>> Hau da Linuxen ez omen dago nahiko tresna euskaraz eta Google eta 
>> Microsoften alde egiten du batzordeak erosotasunagatik, 
>> erabiltzaileak ohituta daudelako multinazionalen produktuak 
>> erabiltzen -gazteleraz-  eta eskoletan Linuxerako mantentze eta 
>> soportea eman ez delako.  Ederra batzordearen lana. Hori bada 
>> aholkatzen duena ulergarria da Hezkuntzak chromebook eta windowsen 
>> alde egin duen apustua. Edo alderantziz da: erabakia hartu dute eta 
>> gero batzordeari iradoki diote hori aholkatzea?
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210604/53c5c751/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago