Albisteak
ScummVM 1.8.0 kalean da
![]()
ScummVM abentura grafiko klasikoetara jolastea ahalbidetzen duen aplikazio librea da, joko horietako datu fitxategiak aurretik izanez gero. ScummVM-ek jokoekin argitaratutako exekutagarriak bakarrik ordezkatzen ditu, eta era posible da joko horietara jolastea plataforma desberdin eta modernoetan.
Bada, 1.8.0 bertsioa kaleratu berri dute eta guztiz euskaraturik dago, Librezalek egindako itzulpenarekin.
Firefox 48: prozesuak banatuz
Mozilla fundazioak Firefox 48 argitaratu du Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako

Bertsio honek berritasun oso interesgarriak dakartza, aipatuena prozesuen banaketa da
Hilabeteko proiektua: Hau da zure aukera!

Euskaraz bizi nahi dut esaten diozu zure buruari? Kexuan ibiltzea baino ekitea nahiago duzu?
Librezale teknologiaren arloan ere Euskaraz bizi ahal izateko ahaleginetan gabiltzan lantalde ireki bat gara, nagusiki software librea Euskarara bolondreski ekartzeagatik ezagutzen gaituzte: Firefox, WordPress, LibreOffice… eta orain hilabetero proiektu bati bultzada bat eman nahi diogu guztion artean.



