Firefox 48: prozesuak banatuz

Mozilla fundazioak Firefox 48 argitaratu du Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako

FirefoxHD-715x374

Bertsio honek berritasun oso interesgarriak dakartza, aipatuena prozesuen banaketa da

Electrolysis edo e10s proiektuaren helburua Firefoxen atal desberdinak prozesu desberdinetan banatzea da, segurtasuna, erantzuteko gaitasuna, eta egonkortasuna hobetzeko asmoz, adibidez motel dabilen webgune batek programa osoan izan dezakeen eragina mugatuz. Aldaketa sakona da eta bertsio honetan bidearen lehen urratsa besterik ez da eman.

Rust programazio lengoaia berrian idatzitako osagai bat dakar ere. Ziur aski etorkizunean erabiliko den Web motorra bera, Servo, hizkuntza honetan idazten ari dira Mozilla Fundazioa eta Samsung elkarrekin. Oraingo hau Rust lengoaiarentzat suzko froga bat da, milioika erabiltzaileen eguneroko nabigatzailean izango baita.

Eta ezin dira falta ohiko segurtasun hobekuntzak, garatzaileentzako funtzio berriak, eta abar. Informazio gehiagorako jo iragarpen ofizialera.

 

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>