Hilabeteko proiektua: Hau da zure aukera!

taldelana

Euskaraz bizi nahi dut esaten diozu zure buruari? Kexuan ibiltzea baino ekitea nahiago duzu?

Librezale teknologiaren arloan ere Euskaraz bizi ahal izateko ahaleginetan gabiltzan lantalde ireki bat gara, nagusiki software librea Euskarara bolondreski ekartzeagatik ezagutzen gaituzte: Firefox, WordPress, LibreOffice… eta orain hilabetero proiektu bati bultzada bat eman nahi diogu guztion artean.

Ideia erakargarria zaizu baina ez duzu aurretik honelako proiekturen batean parte hartu? Hau da zure aukera. Lagundu nahi bai, baina proiektu oso baten ardura hartzeko zure burua ikusten ez duzula? Hau da zure aukera. Mantentzen dituzun proiektuak erabat itzulita daude eta ez dakizu nora jo? Hau da zure aukera.

Urrian OsmAnd proiektuaren Phrases fitxategiari eman nahi diogu bultzada, OsmAnd mugikorrean mapak internet konexiorik gabe erabiltzea baimentzen duen aplikazio libre bat da, funtzioz josia, eta Phrases fitxategian mapako puntuak izendatzeko terminologia dago, adibidez Pagasarri mountain peak izendatu ordez, Pagasarri mendi tontorra izendatu dezan itzuli behar dugu.

Nola parte hartu

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>