Librezale‘’ kategoriaren artxiboa

Hilabeteko proiektua: Hau da zure aukera!

2016-07-02

taldelana

Euskaraz bizi nahi dut esaten diozu zure buruari? Kexuan ibiltzea baino ekitea nahiago duzu?

Librezale teknologiaren arloan ere Euskaraz bizi ahal izateko ahaleginetan gabiltzan lantalde ireki bat gara, nagusiki software librea Euskarara bolondreski ekartzeagatik ezagutzen gaituzte: Firefox, WordPress, LibreOffice… eta orain hilabetero proiektu bati bultzada bat eman nahi diogu guztion artean.

(gehiago…)

Azaroko proiektua: WordPress 4.7, jarrai dezala testiguak

2016-07-01
castellsElkarlana eta nahi duen ororen parte hartzea sustatzeko jarri genuen martxan Hilabeteko proiektua
Azaroan WordPress proiektuari emango diogu bultzada bat, WordPress egunero erabiltzen ditugun webgune askoren atzean dagoen software librea da. Datorren hilean 4.7 bertsioa argitaratuko da, eta aurretik egindako lana bizirik mantenduz hurrengo bertsioa ere puntual euskaraz izan nahi dugu, eta zuk ere parte hartu dezakezu. Nola parte hartu

Animatu zaitez!

Librezale .eus da

2015-07-16
Ezina ekinez egina dio esamoldeak. Urteetako lanaren ondorioz PuntuEus Fundazioko lagunek, adiskideek, lortu zuten herri bezala definitzen gaituen hizkuntzarentzat internet domeinua: .eus
PuntuEUS
Hiru letra besterik ez, baina esanahi handiko hiru letra. Munduan izaera propioarekin kokatzen gaituzten hiru letrak.
(gehiago…)