Argitaratu berri dugu WordPressen guztiz euskaratutako 3.7.1 bertsioa. 3.7 bertsioak hainbat berritasun dakartza eta esanguratsuenetako bat atzeko planoko eguneraketak dira zure WordPress instalazioa beti eguneratuta izateko.
Albisteak‘’ kategoriaren artxiboa
WordPress 3.7.1 guztiz euskaratuta
2013-11-19Netrunner 13.06 Enigma
2013-07-26“Out of the box” (erabiltzeko prest) izan nahi duen GNU/Linux banaketa. Uztailaren 5ean sareratu zuten banaketa hau. Beraien helburu nagusia zure ordenagailuaren erabilera “azkar, elegante eta sendoa” senti dezazun da. (Our main goal is to make the desktop feel snappy, sharp and robust.)
Zer egin dute horretarako?
Steam Paradoxa
2013-07-26Bere maitemina laster ikustekotan dagoen nerabe baten ezinegonarekin dabiltza Linux erabiltzaile asko azken boladan, eta Valve da horren erruduna.

Valve enpresak ordenagailurako jokoen banaketa sistema bat du: Steam. Linux biltegien antzera dabil baina ordainpeko jokoekin, Windows ingurunean arrakasta izugarria lortu du eta ez dago Steam kontu bat ez duen egiazko jokalaririk. Jokoak CD edo DVDan erostearekiko abantailak baditu, eguneraketak automatikoki jasotzea, edozein ordenagailutan jokoak erabili ahal izatea, gizarte sare funtzioak… Bere hastapenetan DRM sistema soil bat zena erakargarri bihurtzea lortu dute.
(gehiago…)




