Aplikazio bat euskaratu ondoren, askotan berehala erabili nahi izaten dugu euskarazko bertsioa. Itzultzaileak berak ere itzulpena nola geratu den ikusteko beharra du, akatsak zuzentzeko.
(gehiago…)
Tutoriala: nola instalatu aplikazio bat euskaratzeko hizkuntza-fitxategia
2010-07-22Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz
2010-07-20Shotwell argazkiak ordenagailuan kudeatzeko eta ongi antolatuta mantentzeko aplikazioa da. Oraindik aplikazio berria izanik, laster lortu du GNU/Linux-eko bi banaketa handitan kokatzea, Fedoran eta Ubuntun. Ubuntu 10.10 bertsioan urte askotan argazkiak kudeatzeko aplikazio lehenetsia izan den F-Spot ordeztu du. (gehiago…)
Awn dock-a euskaratua
2010-07-15Awn (Avant Window Navigator) Linux sistemetan erabil daitekeen dock motako nabigazio-barra da. “Dock” hitza euskaratzeko atrake, kai edo portu hitzak erabil daitezke, eta bere funtzioa aplikazio-abiarazleen, dokumentu irekien ikonoen, jakinarazpen-areen eta mota askotako applet edo aplikazio txikien atrakatze-gunea izatea da. Hobeto ulertzeko, sistema eragile nagusietako mahaigainetan ageri ohi den beheko barraren parekoa da, baina moldagarriagoa izan ohi da. Awn-ren pareko ezagunena eta itxura batean bere inspirazio-iturri izan dena Mac OS X sistemen Dock aplikazioa da.
(gehiago…)