AnySoft Keyboard euskaraz kalean
Badaukagu Androiderako teklatu libre eta euskaldun bat behingoz! AnySoft Keyboard. Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz, jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde, teklatu hauetako askok pribatutasunaren aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batera igo ohi dutelako. Horri konponbidea jartzea erabaki dugu, eta Anysoft Keyboard teklatu librea hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu:
- AnySoftKeyboard aplikazioa bera itzuli dugu, Crowdin bitartez.
- Idatzi ahala proposamenak euskaraz egin ditzan hiztegi bat sortu diogu, Igor Leturiak Firefox OSrako sortutakoan oinarrituz.
- datraolat funtzioa gehitu zaio, d tekla luze sakatuz lortzen da.
Nola Instalatu
- Instalatu Anysoft Keyboard bera (Google Play edo F-droid bidez)
- Instalatu Anysoftentzako Basque Language Pack (Google Play edo F-droid bidez)
- Jolastu konfigurazioarekin, oso teklatu moldagarria da!
Erabili, probatu, gozatu, eta zalantzarik edo proposamenik baduzu, komentatu!
6 iruzkin
-
#1 Lehen hitza euskaraz – Harpausoak — 2017/05/17 @ 20:53
[…] ASK deskargatzeko eta zure telefonoan edo tabletean instalatzeko, horra azalpen testua, oso erraza, (hiru urrats besterik ez): https://librezale.eus/2017/02/20/anysoft-keyboard-euskaraz-kalean/ […]
-
#3 Urte berrian – Interneten lehen hitza euskaraz – Harpausoak — 2018/01/08 @ 10:16
[…] Telefono eta tablet guztiak ezin dira erraz euskaraz jarri. Dena den erraz instala daiteke teklatua euskaraz, telefonoetan merezi du AnySoftKeyboard app instalatzea. https://librezale.eus/2017/02/20/anysoft-keyboard-euskaraz-kalean/ […]
-
#4 Interneten lehen hitza euskaraz • ZUZEU — 2018/01/09 @ 19:56
[…] Telefono eta tablet guztiak ezin dira euskaraz erraz jarri. Dena den, erraz instala daiteke teklatua euskaraz, telefonoetan-eta merezi du AnySoftKeyboard (< egin klik) instalatzea. https://librezale.eus/2017/02/20/anysoft-keyboard-euskaraz-kalean/ […]
-
#6 Algoritmoek hezten gaituzte? — 2022/01/30 @ 10:24