Mozilla Location zerbitzuari laguntzen

2013ko urrian aurkeztu zuen Mozilla Fundazioak ‘Mozilla Location Service‘ proiektu piloto experimentala. ‘Location Services’ zerbitzuak inguruan eskuragarri ditugun WIFIen eta mugikorrentzat erabiltzen diren antenen datu publikoetan oinarrituta geolokalizazio informazioa lortzen du.

Mozilla ekosistematik kanpo erabilgarriak diren datuak dira hauek eta beste proiektu batzuek hauek erabiltzeko nahia agertu dute. GNOME mahaigainaren kasua da hau, datorren 3.12 bertsioan eta GeoClue izena duen aplikazio bati esker, informazio honetan oinarritu nahi du erabiltzailearen kokapena jakiteko.

Proiektu berria izanik, oraindik datu gutxi ditu eskuragarri eta hau jarri duten mapan ikusi daiteke. Hau osatzeko laguntza eskatu du GeoClue-ren garatzaile den Zeeshan Ali-k. Laguntzeko Mozilla-k Android-erako kode irekiko MozStumbler aplikazioa garatu du. Aplikazioa ez dago Google Play zerbitzuan eskuragarri, beraz, apk fitxategiarekin instalatu behar da zuzenean. FirefoxOS-erako ere bi aplikazio eskuragarri daude : FxStumbler eta getcellid

Euskal Herriko egungo egoeraren mapa

Euskal Herriko egungo egoeraren mapa

 

MozStumbler aplikazioa

MozStumbler aplikazioa

Bidaltzen diren datu guztiak anonimoak dira eta orandik proiektuaren pribatutasunean lanean dabiltza, besteak beste bidalitako datuak ezabatzeko modurik ez dagoelako. Norbaitek bere WIFI sarearen pribatutasuna mantendu nahiko balu, sarearen izenari edo SSIDari ‘_nomap’ atxikitu beharko dio, ‘NIRESSID_nomap’ moduko izena ezarriz. Mozilla Location Service-k mugikorrekin sortutako WIFI sareak automatikoki deskartatzen saiatzen da, izan SSIDa ezaguna delako, ‘iPhone’ edo ‘AndroidAP’ moduko izenak dituztelako, edo ikusgarri dagoen MAC helbideak fabrikatzaile jakin batzuena delako, Samsung edo Motorola adibidez.

Badira Mozilla Location Service-ren moduko beste zerbitzu batzuk, opensignal edo openwlanmap adibidez. Mozillak hauek zerrendatu ditu eta eurekin harremanetan omen daude.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>