Firefox 31: segurtasuna eta garatzaileak gogoan

Atzo eman genuen Firefox OS sistema eragilearen euskaraketaren berri, eta atzo bertan atera zen ere Firefox nabigatzailearen 31. bertsioa, Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileetarako.

eyedropper


Begibistako berritasun gutxi dakartza oraingoan Firefoxek erabiltzaile arruntentzat, segurtasun kontuetan eta garatzaileei zuzendutako tresnetan zentratu baita Mozilla fundazioa oraingoan.
Software maltzurrari atea izteko asmoz Googlek garatutako Safe Browsing azpiegiturarekin bateragarritasuna eskaintzen du bertsio honek. Zertifikatuak egiaztatzeko teknologia berria ere darabil Firefoxek, mozilla::pkix. Eta haurrak Interneten ikusi dezaketenarekin arduratuta dauden gurasoek eskertuko dute Firefoxek Prefer:Safe http goiburua onartzea, edukien kontrolerako aplikazioekin bateragarritasuna errezten baitu.
Bestalde, Firefox garapenerako erabiltzen dutenak poztuko dituen hobekuntza ugari dakartza ere Firefox 31k, besteak beste aspalditik eskatutako kolore hautezle bat.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>