Firefox OS: zer dabil Mozilla sakeleko telefonoen merkatuan?
Atzean geratu dira Nokia Symbian sakeleko telefonoetan sistema eragile erabiliena ziren garaiak. Nike Air Force 180 Mid Applek iPhonearekin merkatua itzulbiratu zuen eta ekaitz horretan Finlandiako enpresak lidergoa galdu zuen erabat. Saiatu zen Linuxean oinarritutako alternatiba bat sortzen, hasieran Maemo sortu zuten, gero Intelek garatutako Moblin proiektuarekin fusionatuz Meego sistema sortu zuten, tartean QT garatzen zuen Trolltech enpresa bera erosita. Meegok oinarrian Linux Kernela zuen eta interfazerako QT liburutegietan oinarritzen zen, askoren ustetan aukera dezente zituen sistema honek, baina Nokiak sakeleko bakar bat atera zuten Meegorekin: Nokia N9a, dagoeneko jakina zenean Nokiak Windows Phone estrategia lehenetsiko zuela. nike air max pas cher Nokiak ez zion inolako aukera errealik eman Meegori. Bitartean Linux oinarria duen beste sistema bat gailendu da: Google Android. Espainian adibidez saldutako telefono berrien artean %84ak Android darabil, eta %3ak iOS. Goedkoop Adidas Y-3 Bere merkatu nagusia den Estatu Batuetan ere galdu du lehen postua Applek. Baina historia ez da bukatu, Samsung da munduan sakeleko gehien ekoizten dituen enpresa, eta ez dago eroso bere estrategia Googleren eskuetan utzita, are gutxiago Googlek Motorola erosi eta gero, beraz Windows Phone erabiltzen dituzten gailuak ateratzen hasteaz gain, bere sistema propioa garatzen dirau. Scarpe Hogan Hasieran Bada sistema garatzeari ekin zion, baina Nokiak Meego alde batera utzi zuenean aukera hobea iruditu zitzaion Intelekin bat egitea, eta Meegoren oinordeko den Tizen garatzeari ekin zioten Linux fundazioaren babesarekin. Tizen oinarrian Meego du baina Enlightment interfazea erabiltzen du QTren ordez, eta aplikazioak HTML5 eta web teknologia estandarrak erabilita garatzeko aukerari lehentasuna eman nahi dio. Nike Zoom Goedkoop Samsung aurten bertan aurkeztu behar zuen Tizen sistema darabilen gailu bat, baina azkenean 2013ra arte atzeratu ditu bere planak. New Balance 446 hombre Meego lehiakide indartsua izan zitekeela uste duen besterik badago ere, Nokian lan egindako ingeniari talde batek orain dela gutxi Jolla Mobile enpresa berria aurkeztu zuen, Meegoren oinordeko den Mer sistema erabilita, Txinan sakeleko merke bat ateratzeko asmoa dute datorren urtean. Sac À Dos Fjallraven Kanken Gerra zelai onetan inork espero ez zuen beste lehiakide bat agertu da orain dela gutxi: Mozilla, lehen Boot to Gecko eta orain Firefox OS deitzen den sistema eragilearekin. Irabazi asmorik gabeko erakunde honen asmoa web teknologia estandarrak erabiliz garatutako aplikazioak hainbat plataformatan erabili ahal izatea da. Nike Air More Uptempo Bere alorrean liderra izandako Palm enpresak ere antzeko zerbait nahi zuen WebOS sistemarekin, eta besteak beste Tizen eta Android sistemek ere baimentzen dute dagoeneko aplikazioak web teknologiekin garatzea, baina Mozillaren asmoa askoz haratago doa, plataforma guzti hauek bateraezinak dira, eta web aplikazioek ez dituzte aplikazio natiboek dituzten aukera berdinak. Mozillak sistemaren API osoa jarri nahi du web aplikazioen eskura, eta sistema guztietan erabili ahal izango litzatekeen API hori definitzeko asmoa du (WebAPI). Inolako aukerarik al du? Baliteke baietz. Nike Free 5.0 Heren Hasteko ez ohiko aliatuak lortu ditu, ez ekoizleak, baizik eta telefonia enpresak, gailua bezeroari saltzen diotenak. Tartean Telefónica dago, eta honek iragarri du jada datorren urtean aterako duela Brasilen lehen Firefox OS sakelekoa. Women Air Jordan 4 Beste alde batetik, Mozillaren API estandar bat sortzeko estrategia interesgarria da software garatzaileentzat, onuragarria litzateke Tizen edo Jolla bezelako lehiakide txikientzat, eta ez du talkarik egiten Googlek dituen asmoekin, Googlek ez baitu Android sistemaren salmentarekin irabazten, bere asmoa ahalik eta jende gehien Interneten sartzea da, bere zerbitzuak erabili eta bere iragarkiak ikusteko. Eta zehazki sakelekoak dira Internetera lehen aldiz sartzen diren erabiltzaile berriek gehien erabiltzen duten metodoa.