Ikasi OmegaT erabiltzen (II)

Pasa den astean argitaratutako artikuluarekin jarraituz, bigarren honetan beste bi bideo jarri ditugu ikusgai, nahi duen orok OmegaTren oinarrizko erabilera ikas dezan.

Kontuan izan bideoak Asmoz fundazioaren ikastaro baterako egin zirela, eta aurretiaz prestatu ziren hainbat material erabiltzen direla bideo horietan. Oraingo honetan ez ditugu materialak zuon eskura jarri, baina lasai, erraz samar sor ditzakezue zeuok material horien antzekoak.

Bestalde, gogoan izan tutorial hau jarraitzeko itzulpen-memoriak behar badituzue, Librezalerenak erabil ditzakezuela.

Lehen bideoan aplikazioaren hobespen garrantzitsuenak nola moldatu azaltzen da.

OmegaT tutoriala, 3. atala: OmegaTren aukera nagusien konfigurazioa, assar Vimeon.

Bigarrenean itzulpen-memorien formatua azaltzen da.

OmegaT tutoriala, 4. atala: itzulpen-memoriak, assar Vimeon.

Oharra: bideoak hobeto ikusten dira Vimeora zuzenean sartuta.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>