Itzulpen berriak Librezalen: MATE, F-Droid eta gPodder

GNU/Linuxeko mahaigainek, batez ere Gnomek eta Unityk, azken aldian izaten ari diren eboluzioa gustuko ez dutenentzat, MATE aukera ona izan daiteke. Gnome 2n oinarrituta dago, eta “betiko” mahaigainaren itxura mantentzen du.

Linux Mint banaketa izan da MATE mahaigaina bere biltegietan sartu duen lehena. Hala ere, beste banaketetan ere modu errazean instalatzeko bideak daude jadanik. Begiratu MATEren instalazio-argibideetan informazio gehiagorako.

F-Droid Android sistema eragilea duten gailuetan software libreko aplikazioak instalatu eta kudeatzeko erabiltzen den aplikazio bat da. Google Play-ren (lehen Google Market bezala ezaguna) alternatiba librea da.

Azkenik, gPodder audio eta bideo edukiak (podcast-ak) deskargatu eta kudeatzeko aplikazio plataforma-anitza da.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>