Librezalek OpenShot bideo-editorea euskaratu du
OpenShot GNU/Linuxerako bideo-editore ez-lineala da. Azken bertsio egonkorra 2010eko urtarrilean argitaratutako 1.0 da.
OpenShot-ekin bideoak zatitu, doitu, biratu eta beste hainbat moldaketa egin daitezke. Efektuak ere aplika dakieke bideoei: distira, gamma, chroma key, gris-eskala… Bideo-zatien arteko trantsizioak eratzeko txantiloiak ditu, eta tituluak sor daitezke bai morroi sinple baten bidez bai Inkscape erabiliz.
OpenShot-ek bideo, audio eta irudien formatu anitz onartzen ditu eta, era berean, bideo-edizioaren emaitza formatu askotara esporta dezake.
Euskarazko bertsioa ez dago momentuz OpenShot 1.0 bertsioan integratuta, baina hurrengo bertsioan (1.1 bertsioa hain zuzen) egotea espero dugu. OpenShot euskaraz berehala erabili nahi baduzu, instalatu aplikazioa, deskargatu hizkuntza-paketea hemendik, destrinkotu eta kopiatu zure GNU/Linux sistemaren /usr/share/openshot/locale/eu/LC_MESSAGES direktorioan.
3 iruzkin
-
#1 gorkaazk — 2010/02/23 @ 5:14