Firefox 4 beta 8 prest

Atzodanik kalean da Firefox 4aren beste beta bertsio berri bat, 8.a kasu honetan.

Firefox 4 demoa

'Flight of the navigator' demoa Firefox 4en

Aurreko bertsiotik hona hilabete t’erdi pasa denean, hobekuntza nabarmenak ikus daitezke orain errendimendu aldetik (JavaScript eta WebGL batez ere) bai eta Firefox Sync-en esperientziaren partetik ere. Gehigarrien kudeatzaileak itxura amaituagoa du orain eta erabiltzaile-interfazean moldaketak ere egin dira.

Lokalizazioari dagokionez, bilaketa-motorretan proposatutako aldaketak indarrean daude iada, beraz Answers.com-en ordez Bing agertuko da orain. Jario irakurgailuetan, gainera, Google Reader-en aukera ere badago.

Mozillaren webgunetik deskarga dezakezue Firefox 4 beta 8.

Nabigatzailearen egungo bertsioa zer egiteko den gai probatu nahi baduzue, ez galdu webeko azken teknologiak erabiliz Mozillak prestatu duen demo txundigarria (HTML5 + JavaSript + CSS + WebGL).

Une honetan, beta bertsioa izangatik ere, nahiko egonkorra da Firefox 4, baina probatu nahi izanez gero sortu profil berri bat badaezpada ere.

Beti bezela, edozein arazo, akats edo bestelakorik bada, ez izan jakinarazteko dudarik.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>