LanTeknikoak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Matrix-Telegram zubia

Orain t2bot.io zerbitzua erabiltzen dugu, arazoak ditugu aldiro eta mezuak galtzen dira norabide bietan.

Ez dago bietako bakar bat (Matrix soilik edo Telegram soilik) erabiltzeko adostasunik, bien aldeko pisuzko arrazoiak daude.

Irtenbide posible bat guretzako zubia guk geuk ostatatzea da, Julen ari da aukera hau ikertzen bere zerbitzari batean.

Honek Synapse nodo bat ezartzea eskatzen duenez, azpi-domeinu bat eman dakioke, esaterako matrix.librezale.eus, horrek gelari gure domeinuko helbide publiko bat ematea baimenduko liguke, hasiera batean erabiltzailerik onartu gabe (F-Droidek egingo duen moduan), eta geroago erabiltzaileak ere onartzea aztertu daiteke.

MediaWiki itxura

Mediawiki eguneratzean itxura apurtu zen, bateragarria izateari utzi dion. Itxura zaharra hemen dago: https://github.com/librezale/mediawiki-librezale

Itxura hori konpontzen saiatu gintezke edo itxura berri bi sortu, bat MediaWikirentzat eta beste bat Wordpressentzat.

Edonola ere, bitartean Mediawikin Responsive den itxura bat instalatzea egokia litzateke, hauek daude:

https://www.mediawiki.org/wiki/Category:Mobile_skins

Erabiltzen den gaia agian itzuli beharko litzateke

MediaWiki bertsioa

1.28 bertsioa dugu eta bizitza zikoa agortu zaio: https://www.mediawiki.org/wiki/Version_lifecycle

1.31 LTS-a da, agian horretara eguneratzea komeniko litzateke itxuran lanean hasi aurretik.

Proiektuen orrien mantentzea

Ez ditugu mantentzen, oraingo prozesua astuna egiten zaigu edo ahaztu egiten zaigu.

Orrien edukia eta kategorizazio sistema birpentsatu daiteke, sinplifikatu edo nolabait "automatizatu" (Taxonomiak...), Mediawikik eskaintzen dituen aukerak aztertu beharko lirateke honetarako.

Itzulpenen egoeraren informazioa automatizatua

Ez dugu itzulpenen egoeraren berri ematen duen toki zentral bat, AndroidEuskaraz azpi-proiektuak itzultzaileen bizitza errazten du, baina eskuz mantentzen da hau ere.

Weblate, Transifex eta Crowdinetik informazioa scrapeatu eta Mediawikin idazten duen bot bat irtenbide posible bat da. Pythonekin egin daiteke, Scrapeatzeko bs4 erabili daiteke eta Fedorak badu Python bot bat MediWikin idaztzen duena, eredu gisa hartu genezake:

https://pagure.io/fedora-qa/fedora_openqa/blob/master/f/fedora_openqa/report.py

Lanak antolatzeko tresna

Trello erabiltzea proposatu zen, baina librea ez denez Wekan itzuli zen, azkenean ez zen ezarri.

Aukera libre gehiago daude: https://opensource.com/alternatives/trello

F-Droid eredua

Proiektuentzat aipatu den alternatiba posible bat F-Droid webgunearen eredua da. Jekyll orri estatikoen sortzaileak eguneratuta mantentzen du GitLab pages-eko Continous Integration zerbitzuari esker, informazio estrukturatua XML batean dute.

Jekyll motela dela eta F-Droidek arazoak ditu horrekin, Hugo askoz azkarragoa da, honek informazio estrukturatua onartzen du ere hainbat formatutan: https://gohugo.io/templates/data-templates/

Informazio estrukturatu hori automatikoki egunean mantentzeko bot bat berdin beharko litzateke.

Eredu honek berrietarako bakarrik erabiltzen dugun Wordpress ordezkatu dezake ere neurri batean. Berrietan oso iruzkin gutxi izan ohi dira, jendea Matrix-Telegramera bideratu daiteke edo berrietan bertan iruzkinak onartzen jarraitu nahi bada zer erabili aukeratu beharko litzateke, ahal dela ez lehenetsitako disqus hori (https://gohugo.io/content-management/comments/)

Eredu honekin edonork egin ditzake ekarpenak ere, baina git prozesua jarraitu beharko litzateke, eta Mediawiki-Wordpress bikotea baino zailagoa izan daiteke ohitura ez duenarentzat.

GitLabek badu erabiltzaile taldeak sortzeko aukera eta To-Do funtzioa.