2008-12-06 asanbladako akta
Informazio hau posta-zerrendara bidalitako aktan oinarritzen da.
Edukiak
Parte-hartzaileak
Ander, Assar, Hey_neken, Ibon, Julen, Mikel I., Osoitz, Patxi, Piarres, Teketen, Txopi
Hosting-a
Hosting-arekin ez dago arazorik printzipioz; Mundurat-ek behar ditugun zerbitzu guztiak ematen dizkigu. Hey_neken gure sysadminak komentatu du batzutan zerbitzaria lineaz kanpo egoten dela, baina Munduraten eskuetatik kanpo dagoen zerbait dela (adibidez sindominio-ko zerbitzariak leku berean daude eta hauek ere lineaz kanpo geratzen dira aldi berean).
Honez gain, zerbitzariaren aldetik garbiketa egiteko beharra aipatu da, gauza zaharren datu-baseak (tikiwiki, galaxy deskargen atala) kentzeko gehien bat. Baleude, zalantzazko kasuak posta-zerrendara bideratuko dira. Bestalde, babeskopien script-etan lanean dagoela esan du Hey_nekenek.
Domeinua
Piarresen izenean eta 2009ko ekainera arte dago hartuta. Beharrezkoa denean Piarres bera arduratuko da domeinua eguneratzeaz. Ez da boterik jarriko, zerbeza batzuekin ordaindu zaio Piarresi.
Webgunea
Berrantolatzeko beharra azpimarratu da baina sakonago eztabaidatu da komunikazioari begira Patxik proposatutako puntuan.
Foroa
Foroari begira, saioa hasi gabe egonda mezuak irakurtzeko arazoak aipatu dira, baina bertaratutakoen artean pertsona bakarrari pasatu zaio. Foroan berrantolaketa ere behar dela iritzi da, gauza onerako foro gehiegi baitago.
Egun, administratzaile nagusiaren mezuak existitzen ez den osoitz@librezale.eus helbidera doaz (inora iritsi gabe) eta zuzenean posta-zerrendara bideratzea aipatu da.
Garbiketa hau posta-zerrendan eztabaidatuko da eta Osoitzen ardurapean egingo da.
Komunikazioa
Puntu hau asanbladan bertan proposatu zuen Patxik eta gai-ordenan zeuden puntu batzuk hartzen ditu bere baitan, hala nola webgunearen eta irudiaren puntuak.
Ideia nagusia Librezale kanpora begira jartzea da, egiten denaren berri emateko eta aldi berean parte hartzea sustatzeko. Librezaleren erreferentzia munduari erakutsi beharra nabarmendu du Patxik eta, metafora aparta egin du Teketenek, esanaz Librezalek Software Librearen eta euskararen *faroa* izan behar duela. Faro lana egitearekin batera, elkarlana sustatu eta esfortzu txikiekin jendea geuregana dezakegula gehitu du Anderrek.
Hala ere, rolak bereiztu behar dira, perfil ezberdineko jendea baikaude: tailerra, eszenatokia, faroa
Irudia
Ezer egin gabe ere Librezalek indarra du Euskal Herri mailan, baina gure jarduna sozializatzeko nahi eta beharrak daude. Honi lotuta irudia berritzeko proposamena egin da, gure frankie maiteak beldurra ere eragiten duela ere entzun da... Honekin batera guri buruzko informazio argia ematea komentatu da, zer den Librezale, zer egiten duen, ... Irudi berriari lotuta pegatak, kamisetak, usb memoriak eta bestelakoak egitea proposatu da.
Webgunea
Egungo webgunea apenas aldatu gabe dago Ibonek berritu zuenetik. Eduki askok, azalak barne, izaera estatikoa dute eta web sozialaren garaiotan webguneak kanpora (eta barrura) begira gehiago eman behar du.
Ezer baino lehen, Librezalen egiten denaren berri emateko beharra azaldu da, zer euskaratu den, zein ekimenetan parte hartu dugun, ... webgunea elikatzeko prest ikusi da Patxi.
Txopik planet bat (Adibide bat, GNOMErena) egiteko ideia bota du, edukiak etiketa amankomun batekin identifikatu eta blogosferako mezuak bertan biltzeko.
Alderdi teknikotik begira, Julenek esan du Softcatalako webgune eraberritua erreferentzi gisa har daitekeela eta nahi izanez gero kodea ere lor daitekeela. Edozein kasutan, webgunearen eraberritzerako lan-talde bat osatu eta gehienbat hauek arduratuko dira hau aurrera eramateaz: Hey_neken, Teketen, Txopi, (Ibon?)
Komunitatea
Sarean ez ezik, Librezalek komunitatean agerpen publikoen bidez izan beharko lukeen papera mahai gainean jarri da, ekitaldi ezberdinetan talde gisa gehiago parte hartu behar lukeela azpimarratuz: ieb09, UEUko ikastaroak, hackmeeting-ak, unibertsitateak, basquecamp, ...
Posta-zerrenda
Posta-zerrendara bidaltzen diren mezuen tematika bereizteko aukerazko etiketak erabiltzea proposatu da. Etiketa hauen zerrenda wikian osatuko da.
Proiektuei errepasoa
Softwarea euskaratzea Ildo honetan, Librezaleko eta Librezaletik kanpoko proiektuak webgunean zerrendatzea proposatu da.
Gure esku dauden proiektuetan arduradunak izatearen beharra berretsi da harik eta proiektuek bizirik iraun nahi badute. Proiektu batzuk umezurtz daude eta batzuk erdizka, horregatik argi eta garbi adierazi behar da proiektu bakoitzari buruzko egoera, nor den pertsona arduraduna eta zer egin behar den parte hartzeko.
Egoera bereizteko semaforoaren metafora erabili da: - berdea: proiektua martxan - laranja: jendea behar da - gorria: proiektua berpizteko dago
Proiektuen zerrenda
Proiektuak zerrendatzen hastean galdera interesgarria egin da: zer dira Librezaleko proiektuak? guk laguntzen ditugun proiektuak dira. Debian-eko proiektua Librezaletik kanpo bezala ikusi da, Debianek taldeekin baino pertsonekin egiten duelako lan.
Calendar (berde)
Anderren ardurapean geratuko da, baina kudeaketaren alderdi teknikoak Piarres eta Julenen laguntza izango du.
Thunderbird eta Firefox (berde)
Julen eta Piren ardurapean.
Mozilla Webguneak (berde?)
Bileran ahaztu eta tabernan komentatu da, baina orain arte ardura nagusia 3ARRANOk hartu izan du; zure iritzia beharko genuke, ea zein den zure postura.
Seamoneky (gorria)
Hau ere bileran ez da komentatu (eta oraintxe akordatu naiz honekin!). Suitearen erabiltzaile nostalgikoentzat proiektu aproposa.
WordPress (berde)
Txopiren ardurapean egun baina Teketen ere laguntzeko prest azaldu da. -
XFCE (berde)
Praktikoki lan guztia Piren esku.
Mailman (naranja)
Proiektu hau estrategikotzat hartu da, praktikoki edonon erabiltzen delako Mailman. Afera historikoak gogora ekarri diren arren, etorkizunera begira honetan lanean jartzeko nahia azaldu da. SVN zerbitzariko baimenak Pik ditu, beraz arazorik ez alde horretatik.
Txopi honen ardura hartzeko prest azaldu da eta Piarresek ez du ahal duen heinean laguntza emateko oztoporik.
Tux Paint (gorria)
phpBB (gorria)
Horde (?)
Hau ez da gure proiektua, EHUk eskatuta Elhuyarrek egina baizik; halere Ibonek komentatu du eginda dagoen itzulpena berrerabil daitekeela eta inork proiektu honetan lan egin nahiko balu lan asko aurreratuta duela.
Estilo liburua
Softwarearen lokalizaziorako estilo-liburu bat behar da.
Ibonek esan du bildutakoen artean hamar ordutan egin genezakeela lana. Bromak aparte, berandu baino lehen honi ekiteko asmoa berretsi da eta Hey_nekenek esan du hasteko herrialdeen ISO zerrenda osatzen has gaitezkeela.
Wikia erabiliko da ekimen hau aurrera eramateko eta estilo_liburua posta-zerrenda ere hor dago (bide batez, ez zen ezabatu eta erabil daiteke!). Hey_nekenek botako du lehenengo harria beraz.
Creative Commons 3.0 lizentziak
Egun espainiar eta frantziar estatuetara moldatutako CC 3.0 lizentziak daude eta erabaki behar da hauetako zein euskaratuko den. Duda-mudak daude halere gerorrek egin itzulpena eta zuzenketa egitera pasa edo zuzenean abokatuei pasatzea lizentziak itzulpena egin dezaten.
Garai batean copyleft-eu ekimenaren bitartez sobratu zen diru bat dagoela esan du Osoitzek eta hori erabil litekeela. Librezalek beraz dinamizatzaile lanak egingo ditu CC 3.0 lizentziak euskaraz egon daitezen eta kontaktu nagusia Txopi izango da, nahiz eta itzalean Osoitzek ere lagunduko dion.
Beste zentzu batean baina lizentziekin lotuta, Creative Commons egun bat antolatzeko ideia bota du Patxik eta, honekin batera, lizentziak euskaraz ateratzearekin batera zerbait argitaratzea.
Software Librearen zabalkundea
Anderrek Debagoiena bailaran Software Librea zabaltze aldera egindako lana azaldu zigun.
Azpimarratzekoak: Estrategikoki oso garrantzitsua da formatu irekien erabilera bermatzea; legeak behartzen du, gainera. Arlo horretan Debagoieneko udalek migraziorako aukerak azter ditzaten nahi da. Sindikatuak dantzan jartzea lortu du Anderrek eta gaia mahaiaren gainean izatea ere bai.
Abenduaren 17an bailarako alkateei azalpen-aurkezpena egitekotan da (kontatuko diguk!).
Diputazio mailan uste baino gehiago ari dela mugitzen Software Librea komentatu da eta Bizkaian kezka berezia badagoela, agian BiscayTIKen harira sortua.
Bestalde, abenduaren 20an egingo den ekitaldiaren berri eman digu Teketenek (argibide gehiago egongo direlakoan), zeina Software Librea aitzakia hartuta Kursaala betetzeko asmotan baiten. Enpresei begira, Anderrek bilera bat hitzartua du Fagorren eta Hey_nekenen laguntza izango du.
Piarresek Gipuzkoa Ikastolen Federazioekin bilera bat izango du alde software librea hezkuntzan nola bultza daitekeen ikusteko.
Bestelakoak
Mikel Iturbek Software Libreko ikastaroari buruz aipatu du materiala prestatzen ari dela azalpen eta ariketekin eta Librezaleren baitan argitaratu nahi duela GFDL lizentziapean.
Gutxi gora behera hau da guztia, ikusten duzuenez gauza askotaz hitz egin zen, ardura batzuk banatu ziren eta nahiak eta proposamenak ere ugari izan genituen. Hartutako ardurak betez gero bide zuzenetik gabiltza, eta izango dugu astia gauza gehiagotan pentsatzeko.
Izan ondo Librezale, Julen.