Software librea udal administrazioan
Debagoienean Eusko Jaurlaritzari software librea erabiltzeko kanpainarekin bat egin ondoren, gure ibarreko administrazioei pauso konkretuak emateko kanpaina abian jarri dugu. Lehenik eskaera dokumentua prestatu dugu. Eskatu behar dugun administrazioko langileen eta informatikarien inplikazioa bilatu dugu. Sindikatu nagusien babesa lortu dugu kanpainarentzat eta laster(2008/10/27) eskaerei sarrera emango diegu, Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko udaletan eta Debagoieneko mankomunitatean. Gure bailaran informatikariak dituzten lau erakundeak dira. Aretxabaletako udalean laster kontratatuko dutenez, bertara ere bideratuko dugu eskaera.
Gure eskaera
- Administrazioak bere dokumentuak ODF formatu estandar irekian erabiltzeko akordioa hartzea.
- Administrazio honek formatu irekia erabiltzen hastea 2009ko abendua arte itxaron gabe.
- Administrazio honek software librean funtzionatzeko plana eta egutegia onartu eta martxan jar dezala.
Proposamena
- 2009an ODF formatu irekia izendatu lan formatua.
- 2009 aurretik ordenagailu guztietan openoffice.org eta Firefox instalatzea aplikazio lehenetsi gisa.
- 2009ko aurrekontuetarako software librerako migrazio plan azterketa bat egiteko partida onartzea.
- 2009ko aurrekontuetan informatikariei Linux sistema eragilearen administrazioan ikastaroak emateko partida onartzea.
- 2009an openoffice.org ikastaroak antolatu langileentzat.
Langileen babesa
- Arrasateko udalean: 14 langile
- Bergarako udalean: 6 langile
- Oñatiko udalean: 14 langile
- Debagoieneko mankomunitatean: 14 langile
- Eskualdeko ELA eta LAB sindikatuen babesarekin.
Lehen urratsa
Debagoieneko Mankomunitateak lehen urratsa eman du, uztailak 10eko pertsonal batzordean testu hau onartu zen:
Formatu irekiak eta software librea Debagoieneko Mankomunitatean
2008ko azaroan Arrasate, Bergara, Oñati eta Debagoieneko Mankomunitateko 50 langilek sinatutako eskaera aintzat hartuz, Europar batasuneko gomendioak jarraituz, besteak beste, Holandako eta Norvegiako administrazioek hartu duten bidearekin bat:
- Mankomunitateko dokumentazioaren segurtasuna bermatzeko
- Mankomunitateko dokumentazioa beti eskuragarri izateko
- Erakunde guztiekin elkarreragingarritasuna izateko
- 11/2007 LAECSP legea egoki betetzeko (Herritarren eskubideak babestuz)
- Estandar internazionalak babestutako ISO/IEC 26300:2006, Open Document Format (ODF) formatua mankomunitateko lehenetsitako lan formatu izendatzea.
- Estandar internazionalak babestutako ISO 32000-1:2008, Portable Document Format (PDF) formatua mankomunitateko lehenetsitako komunikazio formatu izendatzea.
- Mankomunitateko programak formatu hauekin lan egiteko ezarriko dira.
Software Librea
Software libreak jakintza elkarbanatzen, zabaltzen eta garatzen laguntzen duelako, Internazionalizazio eta lokalizazio mailan parekorik ez duelako (euskarazko tresnak izateko aukerarik onena), norberaren beharretara egokitzea ahalbidetzen duelako eta bertako ekonomia garatzen laguntzen duelako, kalitate maila bermatuz, software librearen aldeko apustua egitea da proposamena.
Aurreko erabakia, Mankomunitateko euskara plana eta proposamen hau uztartuz:
- Irailerako ordenagailu guztietan OpenOffice.org 3.1 aplikazio ofimatikoa instalatu.
- Irailerako denei, Firefox 3.5 nabigatzailea, zuzentzaile ortografikoaz eta euskalbar gehigarriaz instalatu.
- 2010ko udaberrian ezinbestez eduki behar ez diren MS office aplikazioak desinstalatu.
2009ko aurrekontuetan software librera migratzeko azterketa egiteko partida dago, azterketa hau udazkenean egiteko aukera dago, aurrez pausoak eman dituzten ereduak begiratuz (Pasaia).
Arrasaten 2009ko uztailean.
PD: Orain garrantzitsuena falta da, erabakia gauzatzea. Orain ea eskaria berdina jaso zuten udaletan ere pauso bera ematen duten.
Informazio gehiago
- Udalean sarrera emango den dokumentua: librezalen http://librezale.eus/slua/administrazioa_askatuz.odt
- Sinadura bilketaren helbidea: http://softwarelibreanahidugu.org/