Firefox nabigatzailearen bertsio berri bat dugu kalean Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako.
Berritasun aipagarriena erabiltzaileen segurtasuna eta pribatutasuna babesteko Mozillaren ohiko ahaleginen artean kokatzen da. HTTPS orrialde batean elementuren bat HTTP bidez jasotzen denean Firefoxek lehenetsita http bidez jasotako elementuak blokeatuko ditu, nabigazio barran agertzen den ezkutuaren sinboloan klik eginda, erabiltzaileak elementu horiek baimentzeko aukera izango du. (gehiago…)