Firefox 23 kalean

Firefox nabigatzailearen bertsio berri bat dugu kalean Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako.

mixedcontent

Berritasun aipagarriena erabiltzaileen segurtasuna eta pribatutasuna babesteko Mozillaren ohiko ahaleginen artean kokatzen da. HTTPS orrialde batean elementuren bat HTTP bidez jasotzen denean Firefoxek lehenetsita http bidez jasotako elementuak blokeatuko ditu, nabigazio barran agertzen den ezkutuaren sinboloan klik eginda, erabiltzaileak elementu horiek baimentzeko aukera izango du. Bestelako berritasunak nahiko xumeak dira, segurtasun hobekuntzak, logo berria, hobespenak sinplifikatzeko aukera batzuk desagertu dira: JavaScript desgaitzea, irudiak automatikoki ez kargatzea eta fitxen barra ezkutatzea adibidez. Memoria kudeaketarako about:memory eta gehigarrien kudeaketarako interfazea ere hobetu dira.

Garatzaileei begira aldaketak ere badaude, Web Garatzaileen tresna kutxari aukeren panela gehitu zaio, baita sarea monitorizatzeko tresna bat, HTML5 eta gizarte sare funtzio berriak ere badaude.

Berritasun guztiak bertsio-oharretan topa daitezke.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>