Kalean da Firefox 20 ziurtasun hobekuntzekin

Mozilla fundazioak Firefox nabigatzailearen 20. bertsioa kaleratu du Linux, Windows, Mac eta Android plataformetarako.

Begi-bistakoak ez diren hobekuntza garrantzitsuak dakartza, erabiltzaileen segurtasuna babesteko hamaika akats larri konpondu baitira.

Bestalde, orain nabigatzaile osoa modu pribatuan jarri gabe leihoak modu pribatuan irekitzea posible da, eta bertsio mugikorrean fitxa pribatuak.

Deskargen kudeatzaileak, ordea, oso begi bistakoak diren aldaketak ditu, eta deskargak kudeatzea askoz erosoagoa da.

deskargak1

deskargak2

Eta aurreko bertsioetan bezala abiadura hobekuntzak ere badakartza, orriak kargatzean edo fitxategiak deskargatzean besteak beste.

Garatzaileei begira alde batetik ECMAScript 6ko clear() eta Math.imul inplementatu dira eta baita JavaScript analizatzaile (profiler) berri bat. Bestetik, HTML5 getUserMedia inplementatu da kamara eta mikrofonoa erabili ahal izateko (erabiltzailearen baimenarekin, noski), canvas-ek orain blend modua jasotzen du, eta audio eta video etiketetan hainbat hobekuntza egin dira.

Firefox 20ren bertsio mugikorrak gainera H.264/AAC/MP3 hardware deskodetzaileak erabili ditzake Android Gingerbread eta Honeycomb bertsioetan, lehen baino memoria gutxiago behar du, QVGA pantailekin erabiltzea dago orain, eta hasierako pantailan agertzen diren guneak aldatzea dago.

Gehiago jakiteko, irakurri bertsio-oharrak.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>