liburua‘’ etiketadun bidalketak

Joakin Balentziaren azken liburua eskuragarri

2010-07-09

Joakin Balentzia idazle nafarrak liburu berri bat argitaratu du aurten. Bere izenburua, “Eta engaina dezagun denbora”. Librezaleko kideok maketatzen lagundu eta lizentzia libre bat jartzen lagundu diogu (Creative Commons BY-SA 3.0). Beraz, orain liburua denon eskura dago PDF formatuan. Estetikari buruzko saiakera liburu bat da eta hamar kapituluz osaturik dago.

Joakin Balentziaren aurreko lana ere, “Egunetako aparra” izeneko poesia liburu bat, Interneten eskuragarri dago lizentzia libre batekin.