Librezale‘’ etiketadun bidalketak

Librezale Twitter eta Identi.ca sare sozialetan

2010-11-14

Hemendik aurrera Librezalen argitaratzen diren azken berriak Twitter eta Identi.ca sare sozialetan jarraitzeko aukera dago.

Software Librearen eta euskararen atmosferatik eta baita informatikaren eremu zabalagotik ere azken albisteen berri izateko aukera zuzena eskaini nahi dugu. Honekin batera, jende gehiagok Librezale taldearen jarduna ezagutzea eta jendearekin loturak egitea bilatzen dugu.

Sare sozial hauetan bazaude, jarrai gaitzazu:

Librezale diruz laguntzeko aukera

2010-07-09

Helburu baten alde lanean dabilen bolondres talde bat besterik ez garenez Librezale, ez gara ez elkarte ez entite legal, beraz ez dugu diru-laguntzarik jasotzen erakundeetatik. Halere, eta hainbat urtetan Mundurat Sarearen laguntza izan dugun arren, gure zerbitzaria mantentzea debalde ez denez, sos batzuk beharrezkoak ditugu ostatua ordaintzeko.
(gehiago…)

Librezale berria abian da

2010-07-02

Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dugunok webgune berria jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa eguneratu dugu. (gehiago…)