Librezale diruz laguntzeko aukera

Helburu baten alde lanean dabilen bolondres talde bat besterik ez garenez Librezale, ez gara ez elkarte ez entite legal, beraz ez dugu diru-laguntzarik jasotzen erakundeetatik. Halere, eta hainbat urtetan Mundurat Sarearen laguntza izan dugun arren, gure zerbitzaria mantentzea debalde ez denez, sos batzuk beharrezkoak ditugu ostatua ordaintzeko.

Librezale taldearen jarduna lagundu nahi baduzu baina aurrera eramaten dituen ekintzetan parte hartzeko modu edo denborarik ez badaukazu, diruz ere lagun dezakezu boterako dohaintza bat eginez. Kontu korrontearen zenbakia ondorengoa da (Euskadiko Kutxa):

3035 — 0001 — 56 — 0010119673

Ekarpenaren tamainak ez du inporta, gure beharrak ez baitira beste munduko ezer, beraz norberak ikus dezala zenbat merezi duen Librezalek.

Gure botea kontu korronte hortako dirua denez eta honen jarduera erabat gardena izatea nahi dugunez, botearen egoera wikian daukagu bilduta.

Aldez aurretik, eskerrik asko!

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>