Firefox Mobile (Fennec) argitaratu dute

Mozillakoek mugikorretarako Firefox bertsioa (Firefox Mobile deiturikoa) argitaratu dute gaur. Orain arte Fennec kode-izenaren pean garatu den aplikazio honen 1.0 bertsioa da hau.

Momentuz Firefox Mobile hau Maemo sistema duten mugikorretan dabil (Nokia batzuetan), eta Windows Mobile-kin ibiliko da ere etorkizunean.

Firefox Mobile bere anaia nagusiak dituen hainbat ezaugarriz horniturik dator: barra txundigarria, fitxak, gehigarriak, pasahitzen kudeatzailea… Aurrekoaz gain, kokapenaren araberako nabigazioa eta Weave Sync erabiltzeko gehigarria bezalako ezaugarriak ere baditu.

Deskargatu Firefox Mobile euskaraz zure Nokia N810 edo N900 modeloentzat.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>