Web nabigatzaile asko dauzkagu aukeran; batzuk libreak, beste batzuk ez; batzuk euskaraz, beste batzuk ez; batzuk hainbat sistema eragile eta gailutan dabiltzanak, beste batzuk ez. Mozilla Fundazioaren Firefox nabigatzailea harro egoteko modukoa da. Izan ere, software garatzaileen komunitateak musutruk garatu eta mantentzen duen nabigatzaile arin eta erosoa da, web teknologia berrienei euskarria ematen diona eta, hainbat kasutan, estandar berriak sortzen ere laguntzen duena. (gehiago…)
chrome‘’ etiketadun bidalketak
Nabigatzaileen abiadura eta ahalmenak: Firefox 9.0.1 vs Chrome 16.0 vs Opera 11.60
2012-07-10Aurreko artikuluan nabigatzaileek zenbat RAM memoria behar duten erakutsi zen. Oraingoan hainbat test erabiliko ditut nabigatzaile bakoitzak zenbait lan egiteko duen ahalmena neurtzeko.
Firefox eta Chrome/Chromium nabigatzaileen RAM kontsumoaren inguruko azterketa (II)
2012-07-05Aurreko mezutik dator.
Ezer baino lehen, Firefox eta Chromium/Chrome artean dagoen ezberdintasun bat aipatu behar da: Firefoxek prozesu bakarra irekitzen du abian jartzen denean, berdin dio zenbat fitxa irekitzen diren, eta soilik plugin bat kargatu behar badu (adibidez, Flash plugina Youtubeko bideoak ikusteko) beste prozesu bat irekitzen du; Chromium/Chrome bikoteak, berriz, fitxa bakoitzeko prozesu bat irekitzen du, eta baita nabigatzailearen funtzionamendurako beste batzuk ere.