[Librezale] GMail hartzaileak
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Or, Api 23, 19:25:02, CEST 2021
Kaixo,
Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
23, or. (10:35)):
>
> 21/4/23 10:27(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> > Kaixo:
> >
> > Mikelek atzo esan bezala, Julenek aurkitutako arazoa konpondu zuen:
> > https://librezale.eus/pipermail/librezale/2021-April/013920.html
> > Beraz, baliteke arazoa guztiz konponduta egotea :-)
> >
> > Hori baieztatzeko, ordu batzuk pasata, mezu hau bidaltzen dut
> > posta-zerrendara. GMail kontua duzuen batzuek jaso izana baieztatu
> > dezakezue mesedez?
> >
> > OHARRA: norbaitek interesa balu, jakin beza badaudela beste eposta
> > zerbitzu interesgarri batzuk, besteak beste ni.eus. Informazio gehiago:
> > https://librezale.eus/wiki/KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak#Posta_elektronikoak
> >
>
> Kaixo:
>
> Meu hau bidali dut 10:27an eta 10:28an Mailmanek 44 mezu bidali dizkit
> beste horrenbeste GMaileko harpidetza bounced egoeran jarri dituela
> esanez. Horrek esan nahi du 10:27ko mezua posta-zerrendako harpidetu
> guztiei bidaltzen saiatu dela eta hainbat kasutan ezin izan duela
> banatu. Mailmanek saiaketa batzuk egiten ditu eta hainbat egun/mezu
> bidali ezin baditu kontu batetara, azkenean bounced egoeran jartzen du
> kontu hori.
>
> Beraz, laburbilduz, esango nuke oraindik ez dela GMaileko afera konpondu.
DKIM konfiguratu dut eta Googlek onartzen du. Pasahitza
berreskuratzeko mezu batekin saiakera egin dut eta iritxi da
gmail-era, baino spam bezala gorde du.
Mezu hau bidaltzen dut ikusteko ea besteei irixten zaien orain.
Mikel
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago