[Librezale] Arazoak posta-zerrendan?
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Ast, Api 22, 20:05:29, CEST 2021
Hau idatzi du Julen Ruiz Aizpuru (julenx a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 api. 21, az. (11:59)):
>
> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
> 19, al. (20:44)):
> >
> > 21/4/19 10:48(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> > > 2021(e)ko apirilaren 19(a) 09:30:59 (CEST)-(e)an, Julen Ruiz Aizpuru
> > > <julenx a bildua gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
> > >
> > > Egun on!
> > >
> > > Iruditzen zait posta-zerrendan arazoren bat-edo dagoela.
> > >
> > > Aurrekoan posta-zerrendako nire ezarpenak begiratzera joan nintzen
> > > eta mailmanen pasahitza berrezartzekoa erabili nuen baina bertatik
> > > ez zait mezu elektronikorik heldu.
> > >
> > [...]
> > > Nik irakurri dut behintzat, Julen.
> > >
> >
> > Kaixo:
> >
> > Mailman aldean dena dago ondo. 126 harpidetuei epostak bidaltzen
> > dizkiola dio Mailmanek. Kide batek bounced arazoak izaten ditu
> > noizbehinka eposta zerbitzaria berak kudeatzen duelako, baina berarekin
> > harremanetan jartzen naiz eta bounced zerrendatik ateratzen dut.
> >
> > Txatean galdetu dut eta GMail kontua duten beste 2k esan dute beraiek
> > ere ez dituztela epostak jasotzen! 2020ko azaroaren 21ean azkena.
>
> Ondorengo gunean ikus dezakedanez, postarako erabiltzen den SSL
> ziurtagiria baliogabea da:
> https://ssl-tools.net/mailservers/librezale.eus
Konponduta!
Zegoen ziurtagiria makina instaltzean sortutako "self-signed"
ziurtagiria zen. Webgunerako erabiltzen den Let'sEncrypt-en ziurtagi
bera jarrita ondo doala dirudi.
Txopi, ea honekin konpontzen den.
Mikel
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago