[Librezale] GMail hartzaileak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Api 23, 10:35:48, CEST 2021


21/4/23 10:27(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> Mikelek atzo esan bezala, Julenek aurkitutako arazoa konpondu zuen:
> https://librezale.eus/pipermail/librezale/2021-April/013920.html
> Beraz, baliteke arazoa guztiz konponduta egotea :-)
> 
> Hori baieztatzeko, ordu batzuk pasata, mezu hau bidaltzen dut
> posta-zerrendara. GMail kontua duzuen batzuek jaso izana baieztatu
> dezakezue mesedez?
> 
> OHARRA: norbaitek interesa balu, jakin beza badaudela beste eposta
> zerbitzu interesgarri batzuk, besteak beste ni.eus. Informazio gehiago:
> https://librezale.eus/wiki/KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak#Posta_elektronikoak
> 

Kaixo:

Meu hau bidali dut 10:27an eta 10:28an Mailmanek 44 mezu bidali dizkit
beste horrenbeste GMaileko harpidetza bounced egoeran jarri dituela
esanez. Horrek esan nahi du 10:27ko mezua posta-zerrendako harpidetu
guztiei bidaltzen saiatu dela eta hainbat kasutan ezin izan duela
banatu. Mailmanek saiaketa batzuk egiten ditu eta hainbat egun/mezu
bidali ezin baditu kontu batetara, azkenean bounced egoeran jartzen du
kontu hori.

Beraz, laburbilduz, esango nuke oraindik ez dela GMaileko afera konpondu.

Hala ere, GMail kontua duen norbaitek mezu hauek irakurtzen baditu
abisatu dezala mesedez. Gogoratu mezuen artxibo publikoa hemen dagoela:
https://librezale.eus/pipermail/librezale/

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago