[Librezale] Librezaleren asanblada berria

Dabid dabid a bildua laborategia.eus
Ost, Eka 24, 18:02:27, CEST 2020


Kaixo guztioi,

Nik egoki ikusten dut Julenen data proposamena eta Txopiren leku 
proposamena.

Pribatutasunaren inguruan: bilera mistoa onartzen badugu taldekideentzat 
bakarrik izango litzateke. Hau da, proposamena ez da streaming publiko 
bat edo antzeko sistema bat zehaztea, baizik eta Jitsi gela pribatu 
baten hala nahi duten taldekide horiei asanbladara konektatzeko aukera 
eskaintzea. Ez dut uste honek pribatutasuna mugatuko lukeenik, asanblada 
fisikoki etorriko balira bezala baita.

Niregatik +1 Txopik aipatu dituen zera horiei ere (bitartekariak bilatu, 
asanblada fase desberdinetan zatitu, ez konexio edo ez grabaketa puntuak 
sortu...), nik gehituko nuke ez nukeela asanblada grabatuko. Nahi dugun 
beste, eroso sentitu arte.

Wikian aldaketa batzuk egin ditut (gai ordenera puntu bat gehitu, data 
eta leku proposamena gehitu eta bertaratuko garen kideen zerrenda hasi):

https://librezale.eus/wiki/2020-07-04_asanblada

Beste data edo leku proposamenik egongo balitz han gehitu genezake eta 
egoki dirudi asanbladara fisikoki eta telematikoki nortzuk joango garen 
zehazten joatea.

ONdo izan!


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200624/7ef46c10/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago