[Librezale] Librezaleren asanblada berria
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Eka 23, 18:43:19, CEST 2020
20/6/22 14:53(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Lehenik eta behin Librezalek hainbeste urte eta gero asanbladak
> berreskuratzeko gogoa adieraztea pozten nau. Baina hona heldu ahal
> izateko egin behar izandakoak, eta azken egunotako gertaera mingarriek
> apur bat lausotzen didate poza. Badakit nik eskatuta heldu garela hona,
> baina ezin dut bermatu nik neuk parte hartuko dudanik.
>
> Batetik formatua arrotza zait, aurrekaririk izan ez duten gauzak
> tratatzeko aurrekaririk izan ez duen formatu bat erabiltzeak ez zait
> iruditzen. Nik neuk tratatu nahi nituen batzuk gutxieneko pribatutasun
> bat eskatzen zuten.
>
> Bestetik, eta nagusiki honengatik, maila pertsonalean mingarriak izan
> dira azken urteetan gertatutako batzuk, eta bereziki azken egunak, eta
> dagoeneko deskantsu bat hartzeko erabaki bat hartuta nuela heldu da hau.
>
> Baina zuek egin.
Kaixo, Osoitz:
Musukoak eta abar alde batera utzita, plana elkarrekin biltzea eta
gai-zerrendan adostutako puntuak elkarrekin jorratzea baino ez da.
Lasaitasunez eta elkar ulertzeko jarrerarekin. Funtsean, bildu garen
aldiro egin duguna egitea.
Asanbladan, ziur nago denok hitz egiteko behar izan dezakegun
pribatutasun eta konfiantza maila lortzea posible izango dela.
Bitartekariak bilatu ditzakegu, asanblada fase desberdinetan zatitu, ez
konexio edo ez grabaketa puntuak sortu, edozein parte-hartzailek
parte-hartzeko behar izan dezakeen EDOZER.
Guztiok ados gauden gauzetako bat, biltzearen egokitasuna da. Azken
asteetako zalantzak itxi/argitu/bideratu eta taldea osasuntsu
mantentzeko erarik hoberena dirudi. Zuk asanbladan parte hartzeko
beharko zenukeena nolabait adieraztea eskertuko nizuke.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago