[Librezale] Librezaleren asanblada berria
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Eka 26, 08:23:00, CEST 2020
20/6/24 18:02(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
> Kaixo guztioi,
>
> Nik egoki ikusten dut Julenen data proposamena eta Txopiren leku
> proposamena.
>
> Pribatutasunaren inguruan: bilera mistoa onartzen badugu taldekideentzat
> bakarrik izango litzateke. Hau da, proposamena ez da streaming publiko
> bat edo antzeko sistema bat zehaztea, baizik eta Jitsi gela pribatu
> baten hala nahi duten taldekide horiei asanbladara konektatzeko aukera
> eskaintzea. Ez dut uste honek pribatutasuna mugatuko lukeenik, asanblada
> fisikoki etorriko balira bezala baita.
>
> Niregatik +1 Txopik aipatu dituen zera horiei ere (bitartekariak bilatu,
> asanblada fase desberdinetan zatitu, ez konexio edo ez grabaketa puntuak
> sortu...), nik gehituko nuke ez nukeela asanblada grabatuko. Nahi dugun
> beste, eroso sentitu arte.
>
> Wikian aldaketa batzuk egin ditut (gai ordenera puntu bat gehitu, data
> eta leku proposamena gehitu eta bertaratuko garen kideen zerrenda hasi):
>
> https://librezale.eus/wiki/2020-07-04_asanblada
Pribatutasunari buruz txatean eta hemen esandako batzuk wikira gehitu
ditut. Gai-zerrendan puntu gehiago gehitu ditut, aurreko asanbladen
antzera. Horrela, bilera ez da monotematikoa izango eta jende gehiago
etortzera animatzeko aukera gehiago egon litezke. Edonola ere, gehitu
ditudan puntuak (ostalaria, dirua, proiektuak...) biltzen garenean
tratatzea ondo egongo dela uste dut.
>
> Beste data edo leku proposamenik egongo balitz han gehitu genezake eta
> egoki dirudi asanbladara fisikoki eta telematikoki nortzuk joango garen
> zehazten joatea.
Niri 11 adibidez hobeto datorkit, baina 4an egiten bada ere joango naiz.
Julen, zuk 11an posible duzu?
Etorriko denak adierazi dezala nolabait (eposta bidez, txatean, wikian).
Eman izena!
Ondoren pote batzuk hartzera edo bazkaltzera geratuko gara batzuk :-)
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago