<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Kaixo guztioi,</p>
<p>Nik egoki ikusten dut Julenen data proposamena eta Txopiren leku
proposamena.</p>
<p>Pribatutasunaren inguruan: bilera mistoa onartzen badugu
taldekideentzat bakarrik izango litzateke. Hau da, proposamena ez
da streaming publiko bat edo antzeko sistema bat zehaztea, baizik
eta Jitsi gela pribatu baten hala nahi duten taldekide horiei
asanbladara konektatzeko aukera eskaintzea. Ez dut uste honek
pribatutasuna mugatuko lukeenik, asanblada fisikoki etorriko
balira bezala baita.</p>
<p>Niregatik +1 Txopik aipatu dituen zera horiei ere (bitartekariak
bilatu, asanblada fase desberdinetan zatitu, ez konexio edo ez
grabaketa puntuak sortu...), nik gehituko nuke ez nukeela
asanblada grabatuko. Nahi dugun beste, eroso sentitu arte.</p>
<p>Wikian aldaketa batzuk egin ditut (g<span class="comment">ai
ordenera puntu bat gehitu, data eta leku proposamena gehitu eta
bertaratuko garen kideen zerrenda hasi)</span>:</p>
<p><a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/wiki/2020-07-04_asanblada">https://librezale.eus/wiki/2020-07-04_asanblada</a></p>
<p>Beste data edo leku proposamenik egongo balitz han gehitu
genezake eta egoki dirudi asanbladara fisikoki eta telematikoki
nortzuk joango garen zehazten joatea.</p>
<p>ONdo izan!<br>
</p>
<p><br>
</p>
</body>
</html>